Fisioterapia eta orientazio psikologia José Uruñuela Dantza Kontserbatorioan

Fisioterapia

José Uruñuela Dantza Kontserbatorioak doako fisioterapia zerbitzua eskaintzen du Ikasketa Profesionaletako ikasleentzat.

Zerbitzuaren helburua da sortutako lesioak ahalik eta modu espezializatuenean eta goiztiarrenean tratatu ahal izatea, zentroko jardueraren eta lanaren bidez.

2021-2022 ikasturtean, astearte, asteazken eta ostegunetan ematen da zerbitzua, 15:00etatik 16:00etara.

Orientazio psikologikoa

Ikastetxeko ikasleen behar berriak identifikatu ondoren, 2021-2022 ikasturtean Orientazio Psikologikoa izeneko zerbitzu berria sortu da.

Zerbitzua, bereziki, Ikasketa Profesionaletako ikasleei zuzenduta dago. Guztiz doakoa da eta psikologian lizentziadun batek ematen du; 18 urteko esperientzia du elikadura-nahasteak dituzten pertsonak tratatzen.

Modu honetan, Kontserbatorioak behar bezala erantzun ahal die laguntza espezializatua eskatzen duten familien eskaerei. Dantzan gorputzeko asegabetasun-maila handiak agertzen dira, eta sarritan elikadura-arazoak eragiten dituzte. Beraz, lehentasunezkoa da identifikatzea gorputz-dismorfia handia ote dagoen, eta hori desagerrarazteko lan egitea.

Halaber, dantza-ikasketen exigentzia-maila altuaren ondorioz sortutako bestelako arazo psikologoak antzematen lagunduko du psikologoak, hala nola antsietatea, depresio-egoerak, autoestimu baxua, fobia soziala eta perfekzionismo desmoldagarria.

Saioak taldeka eta ikastaroka izango dira hasieran, eta ondoren banakako hitzorduak eskainiko zaizkie hala eskatzen duten pertsonei.

Irakasleei aholkularitza

Era berean, zerbitzuak aholkularitza psikopedagogikoa eskainiko die irakasleei, irakaskuntzan sortzen zaizkien premien eta arazoen arabera.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.