Bide Helbide Elektroniari (BHE) buruzko ohar galderak
Zer da Bide Helbide Elektronikoa?
Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) postontzi elektronikoa bat izan duen Bide Helbide Elektronikoa (BHE). Harpidetuz gero, bertan jasoko dituzu trafikoaren arloko komunikazio eta jakinarazpen elektronikoak, paperezko jakinarazpenen ondorio juridiko berberekin.
Jakinarazpen elektroniko hori Eusko Jaurlaritzaren Egoitza elektronikoko “Nire karpeta” atalean geratuko da, bertan kontsultatzeko.
Jakinarazpen elektronikoa burutzeko, abisua bidaltzen da posta elektronikoz, eta, nahi izanez gero, baita SMS mezu bat telefono mugikorrera. BHEn harpidetzean eman behar dira helbide elektronikoa eta mugikorraren zenbakia —edozein unetan alda daitezke datu horiek, harpidetza aldatzearekin batera—.
Mezu elektronikoa eta mugikorreko SMS mezua ez dira jakinarazpenak, abisuak baino ez, eskura dezakezun jakinarazpen bat dagoela adierazteko.
Pertsona fisikoentzat (herritar partikularrentzat) borondatezkoa da harpidetzea, baina nahitaezkoa pertsona juridikoentzat (enpresentzat).
Doakoak dira BHE zerbitzua bera, bai eta abisu-bidalketa erea.

Zer behar dut BHE zerbitzua harpidetzeko?
BHEn erregistratzeko, DGTren egoitza elektronikoan sartu behar duzu.
Horretarako, indarrean dagoen ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa eduki behar duzu, bai eta ordenagailu pertsonal bat ere, nabigatzailearekin —Explorer, 6.X bertsioa edo berriagoa, edo Mozilla Firefox 2.X bertsioa edo berriagoa—, baita alta emateko, baita gerora harpidetza-datuak aldatzeko ere.
Jakinarazpenaren abisua jasotzeko, helbide elektroniko bat eman behar duzu, eta, nahi izanez gero, telefono mugikorraren zenbakia.
Edozein unetan harpidetu daiteke.

Ba al dut ditzaket harpidetzeko unean eman nituen datuak aldatzerik?
Bai. Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa baliatuz, noiznahi kontsulta eta alda daitezke harremanetarako datuak —helbide elektronikoa eta telefono-zenbakia—, abisuak ondo eta behar den lekuan jasotzeko.
BHE zerbitzuan erregistratu ondoren, nola eskuratu dezaket trafikoko udal-salaketa baten jakinarazpen elektronikoa?
Euskal Autonomia Erkidegoan, jakinarazpen elektronikoak Nire karpeta (Euskal Administrazioaren jakinarazpen elektroniko zerbitzua) atalean gordetzen eta eskuratzen dira.
Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko “Nire karpeta” atalean kontsulta daitezke udalen trafikoko dosier zigortzaileen jakinarazpen elektroniko guztiak.
Beraz, “Nire karpeta” atalean kontsulta ditzakezu udaleko trafikoko dosier zigortzaileen jakinarazpen elektronikoak, bai Gasteizko Udalaren jakinarazpen elektronikoen zerbitzuan bakarrik alta eman baduzu, bai DGTko ZHEan bakarrik alta eman baduzu. Bi kasuetan, jakinarazpen elektronikoak "Nire karpeta" atalean aurkituko dituzu.
Hala ere, kontuan izan behar da atal desberdinetan aurkituko direla, hau da:
Administrazioak jakinarazpen elektronikoa eskura jarri orduko, mezu elektroniko edo SMS bat bidaltzen dizu, abisu gisa.
Egiaztatu posta elektronikoko spam karpeta. Mezu horiek iruzurtzat jotzen dituzte zenbaitetan posta-hornitzaileek.
Abisua beti bidaltzen bada ere, komeni da aldian-aldian postontzi elektronikoan begiratzea —Euskal Administrazioaren jakinarazpen elektronikoen zerbitzua - Nire karpeta—, komunikazio edo jakinarazpenen bat ikusi gabe ote dagoen.

- Udalaren jakinarazpen elektronikoko abisuen zerbitzuan alta eman baduzu, jakinarazpenak “Gasteizko Udalaren karpeta” atalean aurkituko dituzu jakinarazpenak.
- BHE zerbitzuan alta eman baduzu, “Nire karpeta” (EAEko Admninistrazio Publikoa), atalean aurkituko dituzu jakinarazpenak.]
Administrazioak jakinarazpen elektronikoa eskura jarri orduko, mezu elektroniko edo SMS bat bidaltzen dizu, abisu gisa.
Egiaztatu posta elektronikoko spam karpeta. Mezu horiek iruzurtzat jotzen dituzte zenbaitetan posta-hornitzaileek.
Abisua beti bidaltzen bada ere, komeni da aldian-aldian postontzi elektronikoan begiratzea —Euskal Administrazioaren jakinarazpen elektronikoen zerbitzua - Nire karpeta—, komunikazio edo jakinarazpenen bat ikusi gabe ote dagoen.
Ertzaintzaren salaketa bat badut, ikus al dezaket salaketaren jakinarazpen elektronikoa BHE zerbitzuan?
Bai, DGTk eta Gasteizko Udalak berak ez ezik, trafikoaren alorrean eskumena duten beste erakunde batzuek ere egin ditzakete jakinarazpen elektronikoak BHE zerbitzuaren bidez, esaterako Eusko Jaurlaritzakren Trafiko Zuzendaritzak.
Kasu honetan, jakinarazpen elektronikoak Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren www.trafikoa.eus atariko “Nire isunak“ atalean egongo dira.

Jaso al ditzaket postaz BHE bidez harpidetuta nagoen zerbitzuen jakinarazpenik postaz?
Ez, BHE zerbitzuan alta emateko unean, baimena ematen duzu jakinarazpenak bide elektroniko horretatik bakarrik jasotzeko, eta ez beste inongo bidetik.
Hala ere, kontuan hartu behar da “Nire karpeta” atalean alta ematen zaiela Udalaren trafikoko zehapen-prozeduraren jakinarazpen GUZTIEI, jakinarazpen elektronikoko zerbitzuan alta ematea eskatu den ala ez kontuan hartu gabe; izan ere, trafikoko zehapen-prozeduraren jakinarazpen guztiak interesdunaren eskura jarri behar dira Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko “Nire karpeta” atalean, hala agintzen baitu 39/2015 Legearen (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legea) 42.1 artikuluak.

Baliatu al dezaket zerbitzua ordekari bidez?
Bai. Inoren ordezkaria bazara, eta ordezkatzen duzun pertsonarentzako jakinarazpenak ikusi nahi badira, izena emanda egon behar duzu BHEn pertsona horren ordezkari gisa.
Jakinarazpenaren hartzaile den pertsona edo entitateak ordezkari baten bitartez badihardu, ordezkari horrek jasoko du abisua, jakinarazpen elektronikoa eskuragarri duela.

Zer egin behar dut, ezin badut jakinarazpena irakurri?
Ziurtagiri digitalarekin edo NAN elektronikoarekin sartzerik ez baduzu, laguntza eska dezakezu 945 01 68 38 telefonoan.
Gehienetan, ziurtagiri elektronikoa iraungi delako izan ohi da. Berritzen baduzu, edo berria eskuratzen, berriro izango duzu sarbidea jakinarazpen elektronikoetara.

Zein egoeratan egon daitezke jakinarazpen elektronikoak?
Jakinarazpen elektronikoak egoera hauetan egon daitezke:
• Eskuratzeke, baldin eta hartzaileak postontzi elektronikoan jakinarazpena jaso badu, eta eskuragarri badauka, dela onartu eta irakurtzeko, dela ezesteko.
• Irakurria, baldin eta hartzaileak jakinarazpena eskuratu eta irakurri badu, sinadura elektronikoa tarteko.
• Ezetsia, baldin eta hartzaileak jakinarazpena ezestea erabaki badu berariaz, sinadura elektronikoa tarteko.
• Iraungia, baldin eta jakinarazpena eskuragarri jarri zenetik 10 egun naturaleko epea igaro bada, eta jakinarazpena irakurri gabe edo berariaz ezetsi gabe jarraitzen badu. Egoera honek jakinarazpena ezeztearen ondorio legal berbera du.

Zer egin dezaket epearen hamar egun naturalak igaro badira, eta jakinarazpena iraungi?
Jakinarazpena iraungitzen delarik, 20 egun naturaleko epea hasten da, egokien irizten diozunari ekin diezaiozun: isuna ordaindu, alegazioak aurkeztu, edo beste.
Jakinarazpena iraungita egon arren, postontzi elektronikoan irakurtzerik izango duzu.
Era berean, jakinarazpenari berariaz uko egin badiozu ere, 20 egun naturaleko epea duzu, ukazio horretatik zenbatzen hasita, zehapena ordaintzeko edo alegazioak/errekurtsoak aurkezteko.

Isun baten jakinarazpena edukiz gero, nola ordain dezaket Internet bidez?
Begira ezazu isunaren jatorria, zehapen-dosierra izapidetu duen administrazioa; izan ere, BHEa ez da bakarrik Gasteizko Udalaren trafikoaren arloko jakinarazpen elektronikoen postontzia, bertan jasotzen baitira, orobat, DGTren jakinarazpen elektronikoak, bai eta zigortzeko eskumena duten beste zenbait administraziorenak ere. Jakinarazpena igorri duenaren egoitza elektronikoan edo bulegoan ordaindu behar da isuna.
Adibidez, Gasteizko Udalaren isun bat jaso baduzu, Gasteizko Udalaren egoitza elaktronikoaren bidez ordaindu beharko duzu.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.