Herrandarren kale berria (3. fasea)

Plano reforma Los Herran

Deskribapena eta dokumentazioa

Herrandarren kalea eta haren ingurunea eraberrituz bertan bizi diren eta bertatik igarotzen diren pertsonen bizitza aldatu nahi da.

Berdegune gehiago izango ditu, zarata gutxiago, eta atseden hartzeko eta umeek jolasteko espazio gehiago. Natura berriro sartuko da hirian, izaera berde nabarmena duen bide baten bidez, oinezkoentzako espazio handien bidez eta haurrak babesteko pergolak izango dituzten jolastokien bidez.

Oinezkoen mugikortasuna nabarmen hobetuko da ardatz osoan, espaloi zabalak egokituko baitira, eta hiri-altzariak jarriko baitira horien osagarri.

Bizikleta-mugikortasuna ere hobetuko da, bidegorri berria izango baita ibilgailu motordunetik bereizita.

Hala, Herrandarren kale berria giltzarri bihurtuko da klima-aldaketaren aurkako borrokan, alderdi hauei esker: bero-uhartearen efektua murrizteko konfigurazioa, euri-ura iragazteko eta biltegiratzeko gaitasuna handitzeko aukerak eta CO2 biltzeko ahalmena.

2023ko urriaren 16an, astelehena, hasi ziren obrek zirkulazioan eragina izango dute proiektu osoan zehar. Lanak egiteko fase bakoitzaren beharren arabera, aldizkako trafiko-etenak egingo dira.

Eragina trafikoan

Trafikoko gorabeherei buruzko informazioa.

3. fasea

Herrandarren kale ingurua bulebar berde handi bihurtzeko lanek erritmo onean jarraitzen dute aurrera eta, lanak direla eta, Done Jakue hiribidea itxi beharko da azaroaren 5etik, asteartetik, aurrera Herrandarren eta Frantzia kaleen artean. Egun horretatik aurrera, bidea zirkulaziorako itxita egongo da eta Frantzia kaletik sartu eta atera ahal izateko kale itsu bihurtuko da.

Mozketaren gutxi gorabeherako iraupena hilabetekoa izango da eta Frantzia kalera sartu nahi izanez gero, Askatasun kalea erabili beharko da. Ibilbide eta saihesbide guztiak behar bezala seinaleztatuta egongo dira. Informazio gehiago.

2024ko abuztuaren 12tik aurrera, Prudencio Maria Berastegi, La Paloma, Arana, Pedro Orbea eta Estenaga Apezpikuaren kaleetarako sarbidea Frantzia kaletik egiten da. Informazio gehiago.

2. fasea

2024ko Otsailaren 8an, ostegunean, hasi ziren bigarren faseko lanak, ekainera arte iraun zuten.

Herrandarren kalea zirkulaziorako itxita geratuko da Estenaga Apezpikuaren kaletik aurrera eta Ballester Apezpikuaren kaletik desbideratuko da.

Bigarren faseari dagozkion zirkulazio-desbideratzeen planoa (otsaila-ekaina) (pdf)

Moztutako Herrandarren kaleko tartean (Estenaga Apezpikuaren kalearen eta Karlos I.aren arteko errotondan, Iparralde merkataritza-gunean) dauden garajeetara, saltokietara eta zamalanetako eremuetara iristeko, baimenduta egongo da azken biribilgune horretatik igarotzea eta, ondorioz, zirkulazioan noranzko-aldaketa egin beharko da.

1. fasea

Gasteizko Udalak urriaren 16an, hasi zituen lehen faseko lanak.
Obrek Libertad eta Obispo Estenaga kaleei eragin zieten hasiera batean.

Lehen faseari dagozkion zirkulazio-desbideratzeen planoa (urria-azaroa) (pdf)

Lehen faseari dagozkion zirkulazio-desbideratzeen planoa (azaroa-abendua) (pdf)

Prentsa oharrak

Proiektuari buruzko informazioaren jarraipena, argitaratutako prentsa-oharren bidez.

Proiektuaren datuak

Dosierra: 2022/EU_AOBR/0016(Beste leiho batean irekiko da)

Egoera: hasiera, 2023ko urriaren 16an

Gauzatzeko epea: 17 hila.

Kontratista: YARRITU, S.A.

Proiektuaren aurrekontua: 12.087.220,23 euro (BEZa barne).

Proiektu honek Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren (MITECO) Biodibertsitatea Fundazioaren laguntza du, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsez finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren barruan.

Proiektuaren irudiak

Herrandarren kalea eraberritzea-Parkea

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.