Eddie Mejía Quartet. Jazz Jaialdia

Eddie Mejía Quartet
  • 2024/07/19
  • 17:30
  • Teatro Principal Antzokia
  • Publiko guztiak

Eddie Mejía Mexikoko San Luis Potosí herriko gitarrista da. 19 urte zituela, Bartzelonara joan zen goi mailako ikasketak jarraitzera, eta bertan ezagutu zituen bere egungo proiektuko musikariak. Lan musikal hau Bartzelonan izandako esperientziaren emaitza da.Bill McHenry nazioarteko musikari ospetsuak, Mainen jaiotako saxofoi jotzailea, eta Paul Motian, Dewey Redman eta Norah Jones bezalako artistekin kolaboratu duena, proiektua ekoitzi du.McHenryk Eddie Mejiarengan ikusi zuen indarra eta elkarrekin Eddieren konposizioak interpretatzen dituen jazz laukote bat sortu dute.Laukotea Masa Kamaguchi eta Ramon Prats musikariek osatzen dute.

Sarbide mota

Sarrerak(Beste leiho batean irekiko da)
Sarrerak erosteko datak
Noiztik: 2024/04/16 17:30 Noiz arte: 2024/07/20 17:30

Informazio gehiago

Artistak: Bill McHenry, saxo tenorra, Eddie Mejía, gitarra, Masa Kamaguchi, kontrabaxua eta Ramon Prats, bateria

Abonamenduen salmenta apirilaren 16tik aurrera, 17:30ean.

Sarreren salmenta apirilaren 23tik, 17:30ean. (15 €) 

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.