Gamarrako parkean hamakak gordetzeko dauden kaiolak erabiltzeko zozketa
2024ko Udako Kanpainan, Gamarrako Parkean, kaiolak egongo dira erabilgarri, aulkiak, eguzkitakoak edo mahaiak gordetzeko. Horretarako, maiatzean zozketa egingo du Udalak.
Kaiola zerbitzua
60 kaiola daude gela estali batean, hamakak, eguzkitakoak edo mahaiak gordetzeko Gamarrako Udako Kanpainan. Kaiola horiek Gamarraren irekiera-ordutegian erabili daitezke; hau da, 08:00etatik 22:00etara. Norberak bere giltzarrapoa erabili behar du, eta 5,50 euroko tasa ordaindu behar da (uda osorako ordainketa bakarra).
Zozketan parte hartzeko betebeharrak
- 18 urtetik gorako pertsona izatea.
- Udal-instalazioetara abonatuta egotea, edo udako abonamendua izatea.
- Pertsona bakoitzeko partaidetza bakarra onartuko da.
Zozketaren datak
- Zozketan izena ematea: 2024ko maiatzaren 3tik 10era (epea amaitu da).
- Izena eman duten pertsonen zerrendak argitaratzea: maiatzaren 13an. Zerrenda ikusi
- Zozketa: maiatzaren 14an.
- Zozketaren emaitzak argitaratzea: maiatzaren 16an. Zozketaren emaitzak ikusi
- Ordainketa (5,50€): maiatzaren 20tik 22ra Gamarrako parkean.
Zozketaren oinarriak eta erabilera baldintzak
- Zozketa honetan izena eman ahal izango dute 18 urtetik gorako udal instalazioetara abonatutako pertsona guztiek edo Gamarrako parkeko udako denboraldirako abonua dutenek. Izen ematea online egingo da, eta parte hartezeko, galdetegian eskatzen den informazio guztia behar bezala bete beharko da eta zozketaren oinarrietan argitaratutako baldintzak bete beharko dira.
- Udala saritutako pertsonekin harremanetan jarriko da, galdetegian jarri duten posta elektronikora idatziz. Ondoren, 5,50€ ordaindu beharko dituzte Gamarrako Parkean, txartelarekin edo eskudirutan, epe barruan. Bestela, saria eskuratzeko eskubidea galduko da eta erreserba-zerrendan dagoen hurrengo pertsonari emango zaio kaiola.
- Pertsona bakoitzeko partaidetza bakarra onartuko da. Abonatutako pertsona bakoitzeko NAN/AIZ bakarra onartuko da, eta abonatuen datu-basean agertzen den berdina izan beharko du. Bestalde, pertsona bakoitzak posta elektroniko bakarra erabili ahal izango du zozketan izena emateko. Gehiago erabiltzen baditu, bere izen-ematea ezabaguko da. Bestalde, ezin izango da parte hartu beste pertsona baten ordezkari gisa.
- Zozketaren prozedura: aplikazio informatiko baten bidez egingo da zozketa. Parte-hartzaile bakoitzari zenbaki bat esleituko zaio eta saritutako zenbakiak eta erreserbako 15 eskuratuko dira.
- Kaiolak esleitzeko hurrenkera zozketan lortutako ordenaren arabera zehaztuko da (lehen sarituari 1. kaiola esleituko zaio, bigarrenari 2. kaiola, etab…)
- Lehiaketan parte hartzeak baldintza hauek onartzea dakar berekin. Oinarriak osorik edo partez ez onartzekotan, parte-hartzailea lehiaketatik kanpo geldituko da.
- Kaiolari erabilera egokia emango zaio momentu oro. Barruan soilik aulkiak, eguzkitakoak eta/edo mahaiak gordeko dira. Kaiolen erabilera okerra antzemanez gero, zerbitzua erabiltzeko eskubidea galduko da.
- Zerbitzu hau Gamarrako Parkean eta Udako Kanpainan eskainiko da soilik. Kaiolen erabilera-ordutegia instalazioaren irekiera ordutegiaren berdina izango da (8:00etatik 22:00etara)
- Erabiltzaile bakoitzak bere giltzarrapoa ekarri beharko du esleitu zaion kaiolarako. Behin Udako kanpaina amaitzean, giltzarrapoa kendu beharko da, kaiolan gordetako beste objektuekin batera. Kaiolen barruan zerbait geratuko balitz, instalazioko langileek hustu ahal izango dituzte, eta barruan aurkitutako materiala galdutako objektutzat hartuko da.
- Giltzarrapoa ezin bada ireki giltza galdu edo hondatu delako, bakarrik onuradunari emango zaio zizaila erabiltzeko baimena. Irekiera udal-langileekin batera egingo da beti, eta beste giltzarrapo bat eduki beharko da kaiola irekita geratu ez dadin.
- Hautemandako edozein akats edo haustura lehenbailehen jakinarazi beharko zaie instalakuntzako langileei.
- Erabiltzaileren batek kaiola erabiltzeari uko egin nahi badio, instalazioko langileei jakinarazi beharko die. Ez da dirurik itzuliko.
- Debekatuta dago kaiolak beste erabiltzaile batzuei lagatzea.
- Udalak beretzat gordetzen du kaiolen barrualdea egiaztatzeko aukera, baldin eta erabiltzaileak gaizki erabili edo hondatzen badu.
- Udalak ez du bere gain hartuko kaioletan gordetako materialen zaintza edota mantentzearen ardura. Ezta kaiolen barrutik ostu daitezkeen objektuen gaineko erantzukizunik.
Argibide gehiago
Lehiaketa edo oinarri hauei buruzko edozein galdera argitzeko, Kirol Zerbitzuaren honako posta elektroniko honetara jo dezakezu: ccdd.01@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.