Sé LIBRE izan nonahi - Indarkeria matxista prebenitzeko estrategia

Sé Libre izan nonahi

Sé LIBRE izan nonahi estrategia 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, indarkeria matxista prebenitzeko. Zehazki, indarkeria matxistari eusten dioten balio eta sinesmenen sisteman modu dinamikoan eragitea du helburu.

Jarraitu nobedadeak hemen: libreizannonahi(Beste leiho batean irekiko da)

Estrategia hainbat ekintzatan gauzatzen da. Hauek dira nagusienak:

Udako kanpaina 2026

Gasteizko auzoetako jaietan, igerilekuetan, Santiago bezperan eta Santiago egunean, eta Andre Maria Zuriaren jaietan.

Kanpainak indarkeria matxistako kasuen aurrean sentsibilizatu, prebenitu eta jardun nahi du, standak eta informazio-puntuak jarriz.

1. Igerilekuak, auzoetako jaiak eta Santiago

Informazio-puntuak auzoetako jaietan
  • Abetxukuko jaiak, maiatzaren 2an, 21:30etik 01:30 arte
  • Araneko jaiak, ekainaren 5ean, 21:30etik 01:30 arte
  • Lakua-Arriagako jaiak, ekainaren 20an, 21:30etik 01:30 arte
  • Judimendiko jaiak, ekainaren 23an, 21:30etik 01:30 arte
  • Alde Zaharreko jaiak, ekainaren 26an, 21:30etik 01:30 arte
  • Salburuko jaiak, ekainaren 27an, 21:30etik 01:30 arte
  • Zabalganeko jaiak, uztailaren 11n, 21:30etik 01:30 arte
  • Sansomendiko jaiak, irailaren 12an, 21:30etik 01:30 arte
  • Zaramagako jaiak, irailaren 19an, 21:30etik 01:30 arte
  • Pilarreko jaiak, urriaren 10ean, 21:30etik 01:30 arte

Bikote hezitzaile bat hiriko hainbat auzotako jaietan egongo da, gazteek bizi dituzten egoerak eta beharrak identifikatzeko eta indarkeria matxistei aurre egiteko dauden baliabideei buruzko informazioa emateko.

Beharrezkoa izanez gero, taldeetako hezitzaileek orientazioa eskainiko diete beraiek edo gertuko pertsonek bizi duten indarkeria matxistako edozein egoera modu intimoagoan jorratu nahi dutenei.

Informazio puntuak Gamarra, Mendizorrotza eta Estadioa igerilekuetan
  • Gamarra eta Mendizorrotzeko igerilekuak: 2026ko uztailaren 14, 15, 16 eta 17an. Eguraldi txarragatik bertan behera uzten bada, uztailaren 20, 21, 22 eta 23ra atzeratuko da. Ordutegia: 16:00etatik 20:00etara.
  • Estadioko igerilekuak: ekainaren 30ean eta uztailaren 1, 2 eta 3an. Ordutegia: 17:00etatik 19:30era.

Postu mugikorrak jarriko dira, eta bertan hezitzaileak egongo dira, gune horietan indarkeria matxisten prebentzioa eta sentsibilizazioa lantzeko, gazteen egoerak eta beharrak identifikatuz. Halaber, gizonek indarkeria matxisten aurkako borrokan duten zereginari buruzko hausnarketa sustatuko dute, eta indarkeria horiei aurre egiteko baliabideei buruzko informazioa eskainiko dute.

Beharrezkoa izanez gero, taldeetako hezitzaileek orientazioa eskainiko diete beraiek edo gertuko pertsonek bizi duten indarkeria matxistako edozein egoera modu intimoagoan jorratu nahi dutenei

Informazio-puntua Santiagon
  • Santiago bezpera, uztailak 24, 20:00etatik 02:00ak arte.
  • Santiago eguna, uztailak 25, 20:00etatik 02:00ak arte.

Lekua: San Frantzisko aldapa, Faroloiaren parean.

Bikote hezitzaile bat egongo da, gazteek bizi dituzten egoerak eta beharrak identifikatzeko eta indarkeria matxistei aurre egiteko dauden baliabideei buruzko informazioa emateko.

Beharrezkoa izanez gero, taldeetako hezitzaileek orientazioa eskainiko diete beraiek edo gertuko pertsonek bizi duten indarkeria matxistako edozein egoera modu intimoagoan jorratu nahi dutenei.

2. Gasteizko Jaiak 2026

Jaietako postua

Abuztuaren 3tik 9ra, Gasteizko Jaiak direla eta, indarkeria matxistei aurre egiteko informazio-gune bat egongo da, jarduteko moduari buruzko orientabideak azaltzeko eta hainbat material banatzeko.

  • Ordutegia: abuztuaren 4an, 17:00etatik 02:00etara; gainerako egunetan, 18:00etatik 02:00etara.
  • Lekua: Posta eta Independentzia kaleen arteko bidegurutzea (Correos eta Foru plazaren artean).

Irisgarritasuna

Informazio-puntua irisgarria izango da, beharrezkoa izanez gero, arreta intimoagoa eta seguruagoa eskaintzeko prestatua. Profesional bat izango du, zeinu-hizkuntzaren bidez zein ahozko hizkuntzaren bidez komunikatu ahal izango dena. Gainera, piktogramak egongo dira behar duten pertsonekiko komunikazioa errazteko.

Karga-puntuak

Mugikorretarako karga-puntu bat jarriko da telefonoan bateria behar dutenentzat. Adibidez, etxera itzultzeko edo pertsona ezagunei, udaltzainei edo osasun-zerbitzuei deitzeko.

Arreta 24 orduz
  • Udalaren Gizarte Larrialdietarako Zerbitzua: 945 16 12 10. San Antonio kalea, 10.
  • Udaltzaingoa: 092 edo 945 15 80 00 (doakoa) - Agirrelanda kalea, 8.
  • IKUSGUNE Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako Behatokia: 633 309 653
  • Tximeletak, sexu-indarkeriaren biktimei laguntza integrala emateko zentroa. Telefonoa: 650 80 10 80
  • App-SOS Deiak. Piktogramen bidez larrialdiak aktibatzeko zerbitzua. Telefonoa: 112

Gogoratu indarkeria matxista ez dela soilik eraso fisikoa edo sexuala. Baimenik gabeko zirriak eta musuak, komentario eta begirada iraingarriak, sexu-harremanak lortzeko intimidazioa edo xantaia erabiltzea, komentario, keinu edo irain LGTBIfobikoak... ere badira indarkeria matxistak.

Ez onartu eta ez izan portaera matxisten konplize. Horiek etetea exijitu, eta, beharrezkoa balitz, erasotzailea espaziotik kanporatu.

Indarkeria matxistari publikoki aurre egiteko udal protokoloa

Vitoria-Gasteizko Udalak indarkeria matxistaren aurrean erantzuna emateko protokoloa du. Horren bidez, salaketa publikoa egiten du eta herritarrei kontu ematen die, bere arreta-zerbitzuei eta jardunbideei buruz. Jai-giroan erasoak areagotu egiten direnez, Udalak prozedura berezi bat aurreikusi du Andre Maria Zuriaren jaietarako.

Protokoloa

3. Materialak

Jai- eta aisialdi-guneetan indarkeria matxista prebenitzeko

Eta gainera...

Tailerrak ikasturtean zehar

Prebentzio- eta sentsibilizazio-tailerrak ikastetxeetan. Urtean zehar egiten dira indarkeria matxistari aurre egiteko tailer hauek, eta DBHko 3. mailako ikasleei zuzenduta daude.

Tailer bakoitzean, indarkeria matxistak dituen adierazpenak lantzen dira, maila teoriko eta praktikoan.

Era berean, hezkuntza ez-formalean ere gazteei zuzendutako esku-hartzeak egiten dira, azaroaren 25aren inguruan (Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna) eta beste egun batzuetan.

Topaketa azaroan

Maila teoriko eta praktikoan landuko dira indarkeria matxistak dituen adierazpenak ikuspegi feminista eta intersekzional batetik.

Gainera, gazteentzat erakargarriak diren hainbat espaziotan parte hartzea sustatuko da, indarkeria matxista desagerrarazteko bidean aurrera joateko, eta hari aurre egiteko beharrezko tresnak eskura ditzaten.

Topaketa informala azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunean, eta indarkeria matxisten inguruko sentsibilizazioa eta prebentzioa helburu duten hainbat jarduera.

Estrategia eta Plana

Libre Izan Nonahi kanpaina indarkeria matxista prebenitzeko Estrategiaren parte da. Halaber, bere ekintza guztiak lerrokatuta daude  Genero Berdintasunerako Udal Planarekin, eta helburua da indarkeria matxistari eusten dioten balioen eta sinesmenen sisteman eragitea.

Antolatzailea: Gasteizko Udalaren Berdintasun Zerbitzua: 945 16 13 45.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.