Sé LIBRE izan nonahi - Indarkeria matxista prebenitzeko estrategia

Sé Libre izan nonahi

Sé LIBRE izan nonahi estrategia 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, indarkeria matxista prebenitzeko. Zehazki, indarkeria matxistari eusten dioten balio eta sinesmenen sisteman modu dinamikoan eragitea du helburu.

Ekintzak

Estategia hainbat ekintzetan gauzatzen da: udako kanpaina bat igerilekuetan eta auzoetako jaietan, dispositibo bat Gasteizko jaietan, zenbait lantegi urtean zehar eta topaketa bat udazkenean.

1. Udako kanpaina 2025

Udan zehar egiten da auzoetako jaietan eta hiriko igerilekuetan, baita Andre Maria Zuriaren jaietan ere.

Kanpainak indarkeria matxistako kasuen aurrean sentsibilizatu, prebenitu eta jardun nahi du, standak eta informazio-puntuak jarriz.

Igerilekuak eta auzoetako jaiak

Informazio-puntuak:

  • Abetxuko jaiak, maiatzaren 3an, 22:00etatik a 02:00etara
  • Aranako jaiak, maiatzaren 30ean, 21:30etik 01:30era
  • Judimendiko jaiak, ekainaren 23an, 21:30etik 01:30era
  • Alde Zaharreko jaiak, ekainaren 27an, 21:30etik 01:30era
  • Salburuko jaiak, ekainaren 28an, 21:30etik 01:30era
  • Zabalganako jaiak, uztailaren 12an, 21:30etik 01:30era
  • Santiago bezpera, uztailaren 24an, 20:00etatik 02:00etara.
  • Sansomendiko jaiak, irailaren13an, 21:30etik 01:30era
  • Zaramagako jaiak, irailaren 20an, 21:30etik 01:30era

Zer:

Bikote hezitzaile bat hiriko hainbat auzotako jaietan egongo da, gazteek bizi dituzten egoerak eta beharrak identifikatzeko eta indarkeria matxistei aurre egiteko dauden baliabideei buruzko informazioa emateko.

Beharrezkoa izanez gero, taldeetako hezitzaileek orientazioa eskainiko diete beraiek edo gertuko pertsonek bizi duten indarkeria matxistako edozein egoera modu intimoagoan jorratu nahi dutenei.

Informazio-puntuak:

  • Gamarra eta Mendizorrotzako igerilekuak: 2025eko uztailaren 1, 2, 3 eta 4an. Ordutegia: 16:00etatik 20:00etara. Eguraldi txarragatik bertan behera uzten bada, uztailaren 15, 16, 17 edo 18ra atzeratuko da.
  • Estadioko igerilekuak, noiz: uztailaren 8, 9, 10 eta 11an. Ordutegia: 17:00etatik 19:30era.

Zer: postu mugikorrak jarriko dira, eta bertan hezitzaileak egongo dira, gune horietan indarkeria matxisten prebentzioa eta sentsibilizazioa lantzeko, gazteen egoerak eta beharrak identifikatuz. Halaber, gizonek indarkeria matxisten aurkako borrokan duten zereginari buruzko hausnarketa sustatuko dute, eta indarkeria horiei aurre egiteko baliabideei buruzko informazioa eskainiko dute.

Beharrezkoa izanez gero, taldeetako hezitzaileek orientazioa eskainiko diete beraiek edo gertuko pertsonek bizi duten indarkeria matxistako edozein egoera modu intimoagoan jorratu nahi dutenei.

Gasteizko Jaiak 2025

Abuztuaren 2tik 9ra, Gasteizko Jaiak direla eta, indarkeria matxistei aurre egiteko informazio-gune bat egongo da, jarduteko moduari buruzko orientabideak eta materialak zabalduko dituena.

  • Ordutegia: abuztuaren 4an, 17:00etatik 02:00etara; gainerako egunetan, 18:00etatik 02:00etara.
  • Lekua: Posta eta Independentzia kaleen arteko bidegurutzea (Correos eta Foruen plaza artean).

Irisgarritasuna

Informazio-puntua irisgarria izango da, arreta intimoagoa eta seguruagoa eskaintzeko prestatua, beharrezkoa izanez gero. Profesional bat izango du, zeinu-hizkuntzaren bidez zein ahozko hizkuntzaren bidez komunikatu ahal izango dena. Gainera, piktogramak egongo dira komunikazio zailtasunak dituzten pertsonekiko komunikazioa errazteko.

Karga-puntuak

Mugikorretarako karga-puntu bat jarri da telefonoan bateria eduki behar dutenentzat. Adibidez, etxera itzultzeko edo pertsona ezagunei, udaltzainei edo osasun-zerbitzuei deitzeko.

  • Udalaren Gizarte Larrialdietarako Zerbitzua (SMUS) 945 16 12 10. San Antonio kalea, 10.
  • Udaltzaingoa 092 edo 945 15 80 00 (doakoa) - Agirrelanda kalea, 8.
  • IKUSGUNE Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako Behatokia: 633 309 653
  • Tximeletak Sexu-indarkeriaren biktimei laguntza integrala emateko zentroa. Telefonoa: 650 80 10 80
  • App-SOS Deiak Piktogramen bidez larrialdiak aktibatzeko zerbitzua. Telefonoa: 112

Gogoratu indarkeria matxista ez dela soilik eraso fisikoa edo sexuala, baimenik gabeko zirriak eta musuak, komentario eta begirada iraingarriak, sexu-harremanak edukitzeko xantaia egitea, keinu edo irain LGTBIfobikoak... ere badira indarkeria matxistak.

Ez onartu eta ez izan portaera matxisten konplize. Horiek etetea exijitu, eta beharrezkoa balitz, erasotzailea espaziotik kanporatu.

Vitoria-Gasteizko Udalak indarkeria matxistari aurre egiteko protokoloa du. Horren bidez, salaketa publikoa egiten du eta herritarrei kontu ematen die, bere arreta-zerbitzuei eta jardunbideei buruz. Jai-giroan erasoak areagotu egiten direnez, Udalak prozedura berezi bat aurreikusi du Andre Maria Zuriaren jaietarako.

Protokoloa ikusi

Materialak

Hauek dira jai- eta aisialdi-guneetan indarkeria matxista prebenitzeko eskura jartzen ditugun pdf materialak:

Jaietako kartela

Eraso matxisten aurreko liburuxka

Informazio-txartela

Ostalaritza eta komertzioetan jartzeko pegatina

Ostalaritza eta komertzioetan jartzeko biniloa

2. Tailerrak

Prebentzio- eta sentsibilizazio-tailerrak ikastetxeetan. Urtean zehar egiten dira indarkeria matxistari aurre egiteko tailer hauek, eta DBHko 3. mailako ikasleei zuzenduta daude.

Tailer bakoitzean, indarkeria matxistak dituen adierazpenak lantzen dira, maila teoriko eta praktikoan.

Era berean, hezkuntza ez-formalean ere gazteei zuzendutako esku-hartzeak egiten dira, azaroaren 25aren inguruan (Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna) eta beste egun batzuetan.

3. Topaketa

Topaketa informala azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunean, eta indarkeria matxisten inguruko sentsibilizazioa eta prebentzioa helburu duten hainbat jarduera.

Maila teoriko eta praktikoan landuko dira indarkeria matxistak dituen adierazpenak ikuspegi feminista eta intersekzional batetik.

Gainera, gazteentzat erakargarriak diren hainbat espaziotan parte hartzea sustatuko da, indarkeria matxista desagerrarazteko bidean aurrera joateko, eta hari aurre egiteko beharrezko tresnak eskura ditzaten.

Estrategia eta Plana

Libre Izan Nonahi kanpaina estrategia zabalago baten parte da. Halaber, bere ekintza guztiak lerrokatuta daude  Genero Berdintasunerako Udal Planarekin, eta helburua da indarkeria matxistari eusten dioten balioen eta sinesmenen sisteman eragitea.

Instagram

libreizannonahi(Beste leiho batean irekiko da)

Antolatzailea

Gasteizko Udalaren Berdintasuna Zerbitzua: 945 16 13 45.


Aurki gaitzazu:
www.vitoria-gasteiz.org/indarkeria-matxista

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.