Zure auzoa hobetuz 2012 prozesuaren azken lan saioa

Uztailaren 12an, udalerriko 6 lurralde kontseiluetako ordezkariak bildu ziren, Simone de Beauvoir elkarteen etxean, Zure Auzoa hobetuz 2012 prozesuaren azken lan saioan.

Aurreko saioetan proposatutako lanak ikusirik eta bakoitzaren balioespen teknikoa zein aurreikuspen ekonomikoa eskura izanik, edizio honetako lanen behin betiko zerrenda osatzea zen helburua, bai eta hurrenkera zehaztea ere, agintaldi honetan gauzatzeko.

Zure auzoa hobetuz 2012 prozesuko lanen behin betiko zerrenda
Gauzatze hurrenkera Lana
1.a Zebra-bidea Andaluzia kaletik Santa Luzia kaleraino
2.a Oinezkoentzako pasabidea Luis Olariaga kalean
3.a Izarbenta kaleko espaloiak zolatzea
4.a Eskoriaza-Eskibel jauregiko lorategia eta ondoko pilotalekua egokitzea eta harresiko ibilbidea jendearentzat irekitzea eserlekuak jarrita
5.a Irisgarritasuna hobetzea Abetxukuko zebra-bideetan
6.a Jacinto Benavente kaleko "skate plaza" guztiz eraberritzea
7.a Gebarako Gazteluaren kaleko plazatxoan dagoen transformadore elektriko zaharra kentzea eta plazatxoa txukuntzea
8.a Voluntaria Entrega kalea asfaltatzea
9.a Euskal Herria bulebarraren eta Don Bela Kondearen kalearen arteko irlatxoa kentzea
10.a Azazeta Mendatearen kalean espaloia aldatzea
11.a Aragoi kalea guztiz berritzea
12.a Eskola kaleko lauza irregularrak aldatzea
13.a Laudio plaza guztiz eraberritzea eta kioskoa kentzea
14.a Mediterraneoaren hiribidean biribilgunea edo sarbidea jartzea, noranzkoa aldatu ahal izateko
15.a Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea eraberritzea, Zerkabarren eta Domingo Beltrán kaleen artean
16.a Peru kalea guztiz eraberritzea
17.a Salvador kalea guztiz eraberritzea

Saioaren akta PDF formatuan pdf

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: