Vitoria-Gasteiz Film Office zerbitzu publikoa da, doakoa, eta filmaketetarako agertoki izateko Vitoria-Gasteiz hautatzen duten ikus-entzunezko ekoizpenak sustatzea eta horiei laguntzea du xede.
Film Office zerbitzuak, filmaketak hirian egitea sustatzeko eta ikus-entzunezko industria arabarra bultzatzeko asmoz, hainbat akordio dauzka sektoreko eragileekin, eta Spain Film Commission(Beste leiho batean irekiko da) delakoaren zein European Film Commissions Network(Beste leiho batean irekiko da) agentziaren kidea da.
945 16 16 16 Informazio telefonoa | filmoffice@vitoria-gasteiz.org.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.