Gasteiz 1, 2 edo 3 egunetan – 1. eguna: Erdi Aroko Hirigunea eta Zabalgunea - Turismoa Vitoria-Gasteizen
Ongi etorri! Euskadiko hiriburuan erraz-erraz konbinatu ahalko dituzu historia, natura eta enogastronomia. Zuk markatuko duzu erritmoa. Gozatzea da betebehar bakarra!
Triptikoa: Gasteiz 1, 2 edo 3 egunetan
Goizean
https://www.flickr.com/photos/vgturismo/albums/72157716852802466Andre Maria Zuriaren plaza izan daiteke lehenengo geralekua. Bere erdialdean, Gasteizko guduari egindako monumentua dago, gure historiako gertakaririk nazioartekoena. Halaber, landare-eskulturarekin argazkia ateratzeko balia dezakezu unea.
Oinkada gutxi batzuetara, Espainia plaza edo Plaza Berria deiturikoan Turismo Bulegoa dago: bisita gidatu bat egitea erabaki dezakezu.
Eta Erdi Aroko hirigunean, besteak beste, harresia edota Santa Maria katedrala behatu ahalko dituzu: bertako zaharberritze-lanetara bisita egitea egundoko plana da. Halaber, Bibat Arkeologia eta Karta Museoak harrituko zaitu.
Eguerdian
https://www.flickr.com/photos/vgturismo/albums/72157716857098357Anima zaitez pintxoen ibilbide bat egitera. Arabako Pintxoaren Aste Nagusiko lokalez galdetzea da aukeretako bat.
Arratsaldean
Erdigune neoklasikoan ibil zaitezke. Bertan dira Arkupeak, intereseko beste puntu askoren artean. Oso hurbil, Florida zain daukazu, gure parkerik ospetsuena, 1820an eraikia.
Eta, eguna osatzeko, ez dago tokiko merkataritzan erostea bezalakorik.
Afarira begira, Izarren Gidako jatetxe bat aukeratzea proposatzen dizugu.
Beste proposamen batzuk
https://www.flickr.com/photos/vgturismo/albums/72157716852971323Buruileria plaza biratu eta harritzeari ez uzteko modukoa da:: Santa Mariaren ikuspegia, Hurtado Andarren dorrea (XV. Mendekoa)... Eta San Bizente aldapak xarma handiko ilunabarra ikustea ahalbidetzen du, Gasteizko mendiei eta Katedral Berriari begira.
Eta egun gehiago baduzu...
Zure egonaldia luzatzera bultzatu nahi zaitugu: gustu eta poltsiko guztietarako ostatuen eskaintza zabal eta anitza dauka hiriak.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.