Gida Deskargatu
Baliotsua den telefonoa daramazu; beraz, kontuz, uneoro jakin behar duzu non dagoen eta nola daramazun. Ezin duzu utzi edonon, zure bistatik kanpo, tentagarria izan bailiteke baten batentzat.
Eraman beti jakaren barruko patriketan, edo bestela, poltsiko kremaileradunetan. Motxila baldin baduzu, hobe duzu barruan gordetzea, eta gogoan izan: beti barruko patrikan.
Nola? Oso erraza da, pertsona heldu batek lagunduta, eta leku ziur batean,zenbait datu apuntatu behar dituzu. Horrela, galtzen baduzu edo lapurtzen badizute, berreskuratuz gero, aukera gehiago izango ditugu telefonoa identifikatzeko. Datuak honako hauek dira:
- Terminalaren identifikazio-kodea: IMEI (15 digitu). Hiru modu duzu zein den jakiteko: mugikorraren barneko bateria aterata, *#06# markatuta, edo, Android darabilten telefonoetan, hementxe: Doikuntzak>Telefonoaren informazioa>Egoera.
- SIM txartelaren PIN eta PUK kodeak: PUK kodea operadoreak emandako SIM txartelean bertan dator.
- Erosketaren faktura: gorde beti datu horiek zure mugikorraren erosketaren fakturaren ondoan.
Horrela, terminala blokeatzen den bakoitzean, PIN bat eta desblokeatzeko ikusizko patroia sartzera behartuko gaitu.
Utz ezazu etxean eta gozatu zure lagunekin, beraiekin zuzenean hitz egiten. Gainera, mugikorra gelan erabiltzea debekatuta dago.
Inguruarekiko arreta galtzen dugu eta aprobetxatu dezakete gu bultzatzeko eta telefonoa lapurtzeko.
Inoiz ez utzi telefonoa inori, larritasun edo beharren bat dutelako aitzakiarekin. Arazorik baduzu, konfiantzazko heldu batengana jo eta kontatu zer gertatu zaizun.
Ez zaitez larritu, konfiantzazko heldu batekin hitz egin eta berarekin honako hau egin:
- Linea eten: deitu zure telefono enpresari eta haiek egingo dute behar dena.
- 092 zenbakira deitu: lapurra nor den badakizuela uste baduzue edo indarrez kendu badizute, deitu azkar 092 zenbakira. Agenteek esango dizute zer egin.
Galtzen baduzu, konfiantzazko heldu batekin hitz egin eta linea eten. Gero, zure mugikorraren identifikazio txartelarekin eta erosketaren fakturarekin joan salatzera.
Mugikorra primeran dago komunikatzeko, baina hobe da lagunekin egotea. Haientzako zer esanik baduzu, esaiezu zuzenean.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.