Gasteiz merkataritza-ekitaldien askorikotasun, originaltasun eta berritasunagatik nabarmentzen da, eta horren erakusgarri dira Udalak berak zein sektoreko elkarteek antolatzen dituzten jarduerak.
Merkataritza dinamizatzeko ekitaldiak, Udalak eta sektoreko entitate hauek hitzartutakoak: Arabako Merkataritza eta Industria Ganbera(Beste leiho batean irekiko da), Gasteiz On(Beste leiho batean irekiko da), Erdi Aroko Hiriguneko Denden eta Zerbitzuen Federazioa (FEDASOC)(Beste leiho batean irekiko da), Aenkomer-Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariak(Beste leiho batean irekiko da), SEA Ostalaritza(Beste leiho batean irekiko da) eta Gorbeia kaleko Merkatarien Elkartea(Beste leiho batean irekiko da).
150 gramo jaialdian bertaratutakoek arte eszenikoetako lan laburrez gozatzeko aukera izango dute: antzerkia, dantza, performanceak, instalazioak…
Informazio gehiago: 150 gramo Jaialdia: Dendaz denda
Hiriko dendek udaberri-udako eta udazken-neguko denboraldietako joerak eta bildumak aurkezten dituzte bi ediziotan.
Informazio gehiago: Gasteiz On Moda Pasarela(Beste leiho batean irekiko da)
Erakusleiho eta barnealdeen urteroko lehiaketa, Arabako ostalaritza, merkataritza eta zerbitzuetako establezimenduentzat.
Informazio gehiago: Visual Sariak(Beste leiho batean irekiko da).
Aisialdi eta kultur proposamen erakargarria, ardoa, gastronomia eta gourmet produktuak biltzen dituena, zenbait karpatan eta hiri osoko 80 ostalaritza-establezimendu eta gehiagotan.
Informazio gehiago: Ardoaraba
Astebetez, lurraldeko ostalariek pintxorik onenak aurkezten dituzte.
Informazio gehiago: Arabako pintxoen aste nagusia(Beste leiho batean irekiko da)
Erdi Aroko hirigunea 15.000 kandela eta zuziz argitzen da, eta gaua amaitzeko ikuskizun bat izaten da.
Informazio gehiago: Kaldelen gaua.
Merkataritza-guneak topaketak errazten dituzten guneak dira. Horregatik, gabon garaian modu berezian apaintzen dira, gabonetako argiztapenaren bidez.
Informazio gehiago: Gabonetako argiztapena
Beherapenak amaitu ondoren, establezimenduek moda, osagarriak eta bestelako artikuluak eskaintzen dituzte, deskontu handiz.
Informazio gehiago: Stock azoka(Beste leiho batean irekiko da).
Gorbeia kaleko saltokiek denboraldiko azken izakinak ateratzen dituzte kalera, beherapenez.
Informazio gehiago: www.comerciovitoria.com/calle-gorbea/(Beste leiho batean irekiko da)
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.