Sortzen – Gazte sorkuntza programa

Gaztea bazara eta zure sormena zabaldu nahi baduzu, zure interesekoa izan daiteke Sortzen programa. Izan ere, lau lehiaketa eta beste jarduera batzuk biltzen ditu, aukera ematen dizutenak ikasten jarraitzeko, zure sormen-proiektua gauzatzeko eta zure lanak ezagutarazteko, modu horretan esperientzia eta segurtasun handiagoko garapen pertsonalean eta profesionalean aurrera egiteko.

Sortzen Kultura eta Gazteria Zerbitzuen elkarlanaren bitartez garatzen da eta Laboral Kutxaren laguntza du.

1. Baliabideen gida

Hurrengo estekan hainbat kultur baliabide erabilgarri topatuko dituzue (dirulaguntzak, erakudneak, sormenerako espazioak, deialdiak, formakuntzak, informazioa..).

Laguntza bilatzeko artea

2. Lehiaketak

Sortzeneko lehiaketen ezaugarri komuna da tutoretzapeko sormen prozesuak bizitzea eskaintzen diela irabazleei, artearen arloan (Gazte Arte), literaturan (Gazte Hitzak), argazkigintzaren eta ikus-entzunezko sorkuntzan (Gazte Klik Klak) eta musikaren munduan (Gazte Talent).

Gazte Klik Klak eta Tetrapack (2025eko azken hiruhilekoa)

Argazki eta bideo lehiaketa da. Irabazleek Tetrapack izeneko pozesu sortzaile tutorizatuan hartzen dute parte. Talde-erakusketa batekin borobiltzen da.

Ikusi Gazte Klik Klak eta Tetrapack

Gazte Talent (2025eko azken hiruhilekoa)

Jimmy Jazz Elkartearekin elkarlanean antolatutako musika talde eta bakarlari gazteen lehiaketa da. Talde eta bakarlari finalistek kontzertu kolektiboa eskaintzen dute Jimmy Jazzen, eta onenek musika munduko master class-a eta bestelako plazetan jotzeko aukera irabazten dute.

Ikusi Gazte Talent

Gazte Hitzak (2026ko lehen hiruhilekoa)

Nanoipuin eta ipuin lehiaketa da. Irabazleek erreferentziazko idazleen laguntza eta orientazioa jasotzen dute, aurkeztutako kontakizunak hobetzeko. Azken emaitza liburuxka ilustratu batean argitaratzen da.

Ikusi Gazte Hitzak

Gazte Arte (2026ko azken hiruhilekoa)

Arte bisualei eskainitako lehiaketa da: pintura, eskultura, bideoa, performancea, hiriko artea, ilustrazioa, ehungintza... Hiru fase ditu: lehiaketa, zuzeneko sorkuntza tailerrak (publikoarekin aurrez aurre) eta erakusketa kolektiboa.

Ikusi Gazte Arte

3. Kontaktua

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: