La puesta en marcha de nuevos recursos socialeBaliabide sozial berriak abian jartzea eta lehendik eskuragarri zeudenak hobetzea izango da agintaldi honetan Udaleko Gizarte Politiken oinarrias y la mejora de los existentes marcarán las Políticas Sociales municipales durante este mandato

2023ko irailaren 18an argitaratua

Ruiz de Escudero zinegotziak iragarri du kaleratzeak prebenitzeko bulegoa, sukalde zentral berri bat, jangela soziala eta inklusio-ikastaroetarako gune berria irekiko dituztela.

 

 

Gizarte-baliabide berriak abian jartzea eta lehendik eskuragarri zeudenak hobetzea eta eguneratzea izango dira agintaldian zehar Udaleko Gizarte Politiken Sailaren helburu nagusiak gaur Raimundo Ruiz de Escudero zinegotziak azaldu duenez. Hain zuzen ere, zaintzekin lotutako gizarte-zerbitzuen eredua izango da “komunitatean eguneroko zaintzak posible bihurtu ahal izateko” ekintza guztien oinarria. Hiri honetan bizi diren eta haien bizitzako uneren batean Udalaren laguntza behar duten pertsonen behar sozialei erantzun integrala eman behar diegu”, azaldu du.

Legealdiaren hasiera dela eta egindako agerraldian, Ruiz de Escuderok nabarmendu du Gizarte Politikek lehentasuna dutela udal-gobernu baitan. Era berean, sail horretan lan egiten duten langileen (mila baino gehiago) konpromisoa adierazi eta eskertu nahi izan du: zuzeneko 475 lanpostu inguru biltzen ditu, eta zeharkako kudeaketako beste 630. Zinegotziak, gainera, Udalaren sail horren garrantzi espezifikoa erakusteko datu zehatz batzuk eskaini ditu: 2022an, aurrekontua 77 milioi eurokoa izan zen; hau da, Udalaren aurrekontu osoarekiko ia % 18koa. Gainera, azken legealdian, gizarte-zerbitzuetara bideratutako zenbatekoa % 17,5 igo zen. Errepaso hori amaitzeko, iaz, arreta 16.017 familiari (29.884 pertsona) eman zietela gehitu du.

Zinegotziak aipatu duenez, funtsezko abiapuntua izango da “karitateari lotutako eta hautazko eredu asistentzialistatik aldentzea, gizarte-zerbitzuen eredu modernorantz, garantistarantz, komunitariorantz eta pertsona erdigunean kokatzen duenerantz aurrera egitea. Gertutasunetik eraikitako eta pertsonen ohiko ingurunean errotuta dauden gizarte-zerbitzuak izateko lan egiten dugu; arreta-eredu pertsonalizatua izango da, ahalduntzea eta partaidetza sustatuko dituena”.

Paradigma horren pean, Ruiz de Escuderok hurrengo lau urteotarako Sailak ezarri dituen erronka ugariak izan ditu hizpide. Hala, zainketekin lotutako Gizarte Zerbitzuen ereduak Sailaren ekintza guztietan izango du eragina: informazio-kanpainetan, prozesu parte-hartzaileetan, adinekoei, haurrei eta nerabeei eskainitako arretako ibilbideetan egingo dituzten hobekuntzetan edo inklusio-prozesuetan sartuta dauden pertsonei zuzendutako arreta-ibilbideen hobekuntzan. Aldi berean, gainera, zerbitzuetarako sarbidea hobetu eta Gizarte Ongizateko Foru Institutuarekiko transferentzia-prozesuak amaitu eta beste sektore batzuetan lan egiten duten erakundeekiko elkarlana indartuko da arreta integrala eta koordinatua lortzeko: etxebizitza, justizia, osasungintza, enplegua eta abar.

Bestalde, sortuko diren zerbitzu zehatzei dagokienez, besteak beste, honako hauek aipatu ditu: San Bizente Paulekoaren kaleko jangela sozial berriagizarte eta lan arloko inklusio-ikastaroetarako kale berean irekiko den gune berria; informazioa, aholkularitza eta laguntza eskaintzea xede izango duen kaleratzeak prebenitzeko bulegoa; zaurgarritasun sozialeko egoeretarako alokairuko etxebizitza gehiago; seme-alaben heziketarekin lotuta familiei aholkularitza eskaintzeko zentroa; familia-laguntzarik ez duten amei zuzendutako Bidatu programarako beste etxebizitza bat; osasun-parke berriak Judimendin eta Prado eremuan; plaza gehiago adineko jangeletan Pilarren eta Zaramagan; adinekoentzako eguneko arretarako zentro

berria Zaramagan; eta sukalde zentrala San Prudentzio Adinekoei Laguntzeko Zentro Integralaren kanpoko eremu batean.

Proiektuen zerrenda luze horri hobetu eta eguneratu egingo dituzten beste batzuk gehituko zaizkio, baina bada bereziki aipatu beharreko beste bat: Etxerako Laguntza Zerbitzuaren kontratu berria. Izan ere, horixe izango da Sailaren garrantzitsuena haren zenbateko ekonomikoari dagokionez. Kontratuak hobekuntzak izango ditu intentsitateari, ratioei eta bertarako sarbideari dagokienez eta, horrenbestez, aurrekontua handituko da. Hain zuzen ere, gaur egun, Gasteizko 3.000 etxek baino gehiagok jasotzen dute ELZren arreta eta haietako % 90etan, adinekoak bizi dira.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.