Beste urte batez, Merkealdi eta Okasioko Liburuen Azoka Gasteizera iritsiko da
2023ko irailaren 15ean argitaratua
Gaur, irailaren 15ean, inauguratuko dute Urrezko Zeledonak plazan eta urriaren 1era arte egongo da irekita 11:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 21:00etara.
Gasteizko Merkealdi eta Okasioko Liburuen Azokaren 37. edizioa izango da aurtengoa. Gaur, irailaren 15ean, hasiko da eta urriaren 1era arte egongo da irekita 11:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 21:00etara.
Urrezko Zeledonak plazan (Correosen ondoan) jarriko dituzte Euskadiko eta Estatuko gainerako tokietako (Madril, Andaluzia, Gaztela eta Leon…) liburuak erakusteko eta saltzeko 16 postuak. Liburuak merkealdikoak eta okasiokoak izango dira eta euro batetik aurrera erosi ahal izango dira, gaztelaniaz eta euskaraz.
“Gaur inauguratzen ari garenaren moduko azokak aukera bikaina dira zentzu askotan. Maila ekonomikoan, liburuak prezio onean lor ditzakegulako, baina baita liburuen ikuspegitik ere. Izan ere, azoka mota hauetan beti topa ditzakegu bitxikeriak eta altxorrak eta, noski, kontuan izan behar dugu irakurle garenontzat sekulako plazera dela honen moduko azoketara etortzea”, adierazi du Kulturaren eta Hezkuntzaren zinegotziak, Sonia Díaz de Corcuerak.
Tematikari dagokionez, eleberriena izaten da eskaera gehien izaten duen generoa, baina eskari handia dute gazteentzako eta haurrentzako liburuek, gastronomiak, historiak eta bidaiek ere.
Ekimena Euskadiko Liburu Azoken kanpainaren baitan kokatu behar da eta Euskadiko Liburu Ganbarak antolatu du Gasteizko Udaleko Kultura Zerbitzuarekin eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin elkarlanean.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.