Lantegia: Vital abenturazaleak

Noiz
Hasiera eguna: 2020/10/10, hasiera ordua: 11:30, amaiera eguna: 2020/10/31, amaiera ordua: 13:30
Deskribapena

IGIk Vital abenturazaleak programa jarriko du abian, 12 eta 15 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekimen berritzailea. Horren helburua da gazteenen artean naturaren ezagutza sustatzea eta, aldi berean, ingurumenaren aldeko sentipenak eta ingurumenarekiko begirunea piztea haiengan, naturara hurbiltzearekin batera.

Vital abenturazaleak programa animalien eta landareen behaketak eta azterketak erakartzen dituen gazte geldiezin horiei zuzentzen zaie. Lantegian beren zaletasuna areagotu eta ezagutzak handitu ahalko dituzte, landareak, ornogabeak, hegaztiak, anfibioak eta narrastiak identifikatzeko teknikak ikasiz.

Lau larunbatetan segidan egingo da, eta saioetan helburu horiek lortzeko prestakuntza egokia jaso ahalko dute parte-hartzaileek.

Lekua: Ataria

Data: urriaren 10, 17, 24 eta 31, larunbatak

Ordutegia: 11:30-13:30

Norentzat: 12 eta 15 urte bitarteko haurrak

Izena ematea: udal webgunean

Hizkuntza: ele bietan

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: