Bisita gidatuak: Salburuko hezegunea. Ezagut ezazu!

Noiz
Hasiera eguna: 2020/10/01, hasiera ordua: 11:30, amaiera eguna: 2020/10/30, amaiera ordua: 13:00
Deskribapena

Anima zaitez Salburuko parkea hezitzaile baten eskutik ezagutzera: taldearekin batera ibilbide zirkularra egingo du Salburuko habitat ezberdinetan zehar. Horien arteko ezberdintasunak, bertako biodibertsitatea eta parkean zein Eraztun Berdean egindako jarduera nagusiak azalduko ditu bitartean.

Jarduera nagusi gisa, "Las Zumas" behatokia bisitatuko da, hezeguneko fauna eta landaretzaren zati handia behatu baitaiteke bertatik. Oinez edo bizikletaz egin ahalko duzu bisita. Zeuk aukeratu.

Data: asteartetik ostiralera, urriaren 1etik 30era

Ordutegia: 11:30-13:00

Norentzat: jende oro

Izena ematea: Tel.: 945.254.759; e-posta: ataria@vitoria-gasteiz.org

Hizkuntza: ele bietan

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: