Zergatik Vitoria-Gasteiz? - Ezagutzak

Green Capital saria

Proiektuok, herritarren ardura eta parte hartzearekin batera, European Green Capital 2012 izatera eraman dute Gasteiz. Hiriak jaso dituen ezagutzen zerrenda luzean garrantzitsuena da.

  • Europan hiri iraungarrien eredu gisa hautatua, Lisboako Hiri Iraungarrien II. Biltzarrean.
  • Hiririk garbienaren Barrendero Ecológico saria, bigarren aldez jarraian.
  • 1999ko Udalerri Ekologikoaren saria, Expansión egunkariaren eta Arthur Andersen enpresaren eskutik.
  • NBEk munduko 100 jarduera onenen artean aukeratu du Gasteizko Eraztun Berdea, eta BEST kalifikazioa eman dio Best Practices Database(Beste leiho batean irekiko da) delakoan.
  • Ingurumen Hezkuntzako Sari Nazionala eman zion Gasteizko Udalari Ingurumeneko V. Biltzar Nazionalak.
  • «Hiri kalitatea eta gizarte kohesioa, Gasteiz». Esperientzia hori Dubaik babestutako Jardunbide Egokien Lehiaketarako hautetsi zuten, eta GOOD gisa katalogatu zuten (Best Practices Database(Beste leiho batean irekiko da)).
  • Hondakinen Espainiako Klubaren akzesita.
  • Bandera Berdea-Hiri Iraungarri Saria, zortzigarren urtez jarraian, hondakinen kudeaketari buruzko politikengatik.
  • «Gasteizko eraztun berdea. Jarraipena». Esperientzia hori Dubaik babestutako Jardunbide Egokien Lehiaketarako hautetsi zuten, eta BEST gisa katalogatu zuten. (Best Practices Database)(Beste leiho batean irekiko da)
  • ISR saria, hondakinak gaika biltzeagatik, Baliabideen Iraungarritasunerako Erakundeak (ISR) emana.
  • 2005eko ekainean, Nazio Batuen Ingurumenerako Programak (PNUMA-UNEP) Gasteizen lidergoa aintzatetsi zuen, eta mundu osoko beste 49 hirirekin batera gonbidatu zuen San Franciscoko Hiri Berdeen Hitzarmena bultzatzeko taldeko kide izan zedin.
  • Klimaren arloko Toki Eremuko Jardunbide Egokientzako I. Saria, Klimaren aldeko Hirien Espainiako Sareak emana.
  • Bioenergia Saria, Hondakinen Kudeaketarako eta Ingurumenerako Elkarte Teknikoak (ATEGRUS) emana.
  • 2007ko Hiri Iraungarriaren Saria, oro har hiri iraungarriena izateagatik. Forum Ambiental fundazioa.
  • «Espainiako Hiri Iraungarria» saria, Ingurumenaren Espainiako IV. Biltzarrean.
  • Ingurumen Hezkuntzako Espainiako Saria, Ingurumenaren Espainiako V. Biltzarrean.
  • «Hiri iraungarriena» saria, Forum Ambiental fundazioak emana.
  • Europa Nostra sariak, hiriko alde zaharra oneratzeagatik eta Santa Maria katedrala zaharberritzeagatik.
  • Civitas Saria, garraioaren arloko Europako sari nagusia, herritarren parte hartzeagatik.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: