Udaleko Hezkuntza Jarduerak – Mintza ON: online bidezko mintza-saioak LHko ikasleentzat

Promoción del uso del euskera

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Euskararen erabilera sustatzea

Deskripzioa

Ahozko euskara lantzeko onlineko saioak dira, 45 minutukoak, astean behin; ikasturtean zehar orotara 24 saio izango dira. Euskaraz mintzatzeko aukera gehiago izango dute ikasleek eskola-orduetatik kanpo, dinamizatzaile baten laguntzaz.

Saioak dinamikoak eta ludikoak izango dira. Jolasen bidez eta euskara erabiliz, ikasleen ahozko konpetentzia linguistikoetan trebatzeko bideak landuko dira.

Balioak

Prestakuntza, identitatea eta ekitatea.

Helburuak

  • Euskaraz hitz egiteko aukera gehiago izatea, saio dinamiko eta ludikoen bitartez.
  • Lagun artean edo ikasleen artean hizkuntza ohitura berriak finkatzen hastea eta beste modu batean jardutea posible dela ikustea.
  • Gailu bidezko komunikazioan euskara ere aukera bat dela ikusaraztea.

Hartzaileak

  • Lehen Hezkuntzako ikasleak, LH3tik LH6ra bitarteko haurrak.

Antolaketa

  • Lekua: Online.
  • Matrikulazioa: irailaren 16tik urriaren 1era
  • Egutegia: urritik ekainera.
  • Iraupena: 45 minutu.
  • Ordua: 13:00, 13:15, 17:45, 18:45 edo 19:45
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 6 ikasle talde bakoitzeko.
  • Hizkuntza: euskara.
  • Ordaintzekoa: 20 € ikasturte osoa.
  • Informazio gehiago: https://ebete.eus/mintza-on/(Beste leiho batean irekiko da)

Eskabidea

Laguntzailea

EBETE Hizkuntza Zerbitzuak

Logotipo Mintza on Gasteiz

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.