Udaleko hezkuntza jarduerak - Hurbil zaitez irakurketa errazera clown burbuilak erabiliz

Convivencia y Diversidad

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Bizikidetza eta Aniztasuna

Izena eman online

Deskribapena

Jarduera 2 orduko tailer teoriko eta praktikoa da. Bertan, irakurketa errazaren eta clown-aren tresnak erabiliko ditugu giza aniztasunaz eta inklusioaz sentsibilizatzeko. Irakurketa errazak irakurketarako eta ulermenerako zailtasunak dituzten pertsonei irakurzaletasuna eskuratzeko aukera ematen die. Eta clown-ak banakako adierazpena ahalbidetzen du eta autoezagutzarako tresna bat da. Bi tresnek talde eta komunitate esperientzia batu, kohesionatu eta sortzen dute, irakurketaren, jokoaren eta dinamika partekatuen bidez.

Balioak

Zibismoa, ekitatea eta inklusioa.

Sormena.

Helburuak

  • Irakurketa erraza ezagutaraztea, hezkuntzaren esparruan gizarteratzeko tresna gisa.
  • Ongizaterako eta aisialdirako gune bat sortzea, liburu baten irakurketaren inguruan, clownaren tresnaren bidez, emozioak bizitzeko, esperientziak partekatzeko
    eta elkarrekin hausnartzeko.
  • Komunitatea sortzea irakurketa errazaren eta clownaren bidez.

Hartzaileak

  • Lehen Hezkuntzako ikasleak (DBH) Bigarren Hezkuntzako 1. mailara arte (DBH)

Antolamendua

  • Lekua: Gasteiz – Gasteizko edozein ikastetxetan.

Bi aukera daude, ikastetxeak aukeratzekoak:

  • Ikastetxean (ikasgelan, liburutegian...)
  • Hurbilen dagoen udal-liburutegietan
  • Egutegia:
  • Iraupena: Bi ordu
  • Hizkuntza: Gaztelania

Parte hartzeko betebeharrak

Informazioa

  • Antolatzailea: Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua.
  • Kolaboratzailea: Lectura Fácil Euskadi - Irakurketa Erraza
  • Harremanetarako: Servivio de Convivencia y Diversidad 945 16 20 23 / bizikidetza.convivencia@vitoria-gasteiz.org

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.