Udaleko Hezkuntza Jarduerak  - Inklusio gelan

Convivencia y Diversidad

Izen-ematea online

Deskribapena

Tailer honen bidez, eskola inklusiborantz jo nahi da, etorkizuneko belaunaldiak aniztasun-testuinguruetan soilik ikasten diren gizarte-balioetan hezteko, hala nola, berdintasuna, desberdintasunaren balorazioa, elkartasuna, enpatia, lankidetza edo besteekiko konpromisoa.

Hezkuntza guztion lana da. Gizarte osoaren arteko lankidetza- eta laguntza-harremanak estutu behar dira.

Balioak

Inklusioa, kontzientziazioa, aniztasuna, enpatia

Helburuak

  • Hezkuntza inklusibo errealaren eredurantz aurrera egiteko behar diren kontzeptu, eduki eta teknikez hornitzea irakasleak eta gainerako hezkuntzako profesionalak.
  • Ikaskuntza Unibertsalaren Diseinuan oinarritutako estrategiak eta mekanismoak ematea, hezkuntza-lana errazteko.
  • Informazio egokia ematea familiei Down-en sindromeari eta eskolari buruz.
  • Ikasleei informazio egokia ematea Down-en sindromeari buruz.
  • Aniztasunaz eta balioetan heztearen garrantziaz kontzientziatzea.
  • Haurrak desberdintasunaren aniztasunaz eta aberastasunaz kontzientziatzea.
  • Gizarte-interakzio positiboa sustatzea.

Hartzaileak

DBH, Batxilergoa, irakasleak

Antolaketa

Lekua: ikastetxean bertan

Egutegia eta ordutegiak: eskaera onartu ondoren, ikastetxearekin egutegia eta ordutegia adostuko dira.

Iraupena: 1 h

Hizkuntza: gaztelania

Parte hartzen duten ikastetxeek eta entitateek konpromisoa hartzen dute Gasteiz-Hiri Hezitzailea proiektua espresuki aipatzeko, jarduera horren berri ematen edo zabaltzen dutenean

Parte hartzeko baldintzak

Inskripzioa: izena eman behar da.

Ordainketa: ez

Oharra: Eskura dauden saioak baino talde gehiago inskribatzen badira, Bizikidetzarako eta Aniztasunerako Zerbitzuak horiek esleitzeko irizpideak ezarriko ditu.

Informazioa

Antolatzailea: Alkatetza,Erakunde Harremanak eta Berdintasun Saila. Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua.

Laguntzailea:Down Araba-Isabel Orbe Elkartea

Kontaktua: Yolanda Sanz / 945 22 33 00/coordinacion@downaraba.org

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.