«Zineforuma: Nuevas miradas para una sociedad intercultural» - Udaleko hezkuntza jarduerak

Convivencia y Diversidad

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Bizikidetza eta aniztasuna

Izena eman online

Deskribapena

Jarduera honetan «Cambiar el marco. Nuevas miradas para una sociedad intercultural» dokumentala ikusi eta horren inguruan eztabaidatuko dugu. Jonás Truebak zuzendutako lana da. Dokumentalak erlijio-aniztasuna aurkezten du, alderdi ezberdinetatik, eta sinesmenek pertsona askoren nortasuna nola eratzen duten erakusten du. Gure gizartearen erlijio-aniztasuna erakusteaz gain, herritarren eskubideei buruzko gogoeta egitera eta gizarte errespetagarri eta toleranteago bat eraikitzera gonbidatzen gaitu, askatasunaren, pluraltasunaren, lankidetzaren, elkartasunaren eta aukera-berdintasunaren balioetan oinarritua.

Erlijio-sinesmenak dituzten eta ez dituzten 21 gaztek sinesmen-aniztasunari, erlijio-askatasunari, inklusioari eta tolerantziari buruzko elkarrizketa irekia aurkezten digu dokumentalak. Elkarrizketa hori ikasgelan hausnarketa bat sortzeko aukera emango digu.

Baloreak

Gizalegea, ekitatea, nortasuna.

Helburuak

  • Ikasleek sinesmen-aniztasunari buruz duten ezagutza hobetzea, desberdintasunarekiko errespetua sustatuz eta erlijio-askatasunerako funtsezko eskubideari balioa emanez.
  • Pentsamendu kritikoa, elkarrizketa eta oinarrizko eskubide eta askatasunekiko errespetua sustatzea.

Hartzaileak

DBHko 3. eta 4. mailak, Batxilergoko 1. eta 2. mailak, Erdi Mailako Lanbide Heziketako 1. eta 2. mailak eta Goi Mailako Lanbide Heziketako 1. eta 2. mailak.

Antolaketa

  • Lekua: proiekzio-areto batean, zehazteke.
  • Egutegia: aldez aurretik izena eman behar da web orriaren bidez. Jarduera abenduaren 11tik 15era bitarteko astean egingo da.
  • Iraupena: 150 minutu.
  • Hizkuntza: elebiduna (dokumentala gaztelaniaz da).

Parte-hartzeko baldintzak

  • Izen-ematea: Izena eman behar da.
  • Ordainketa: ez.
  • Oharrak: dauden plazak baino talde gehiago inskribatzen badira, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak haiek esleitzeko irizpideak ezarriko ditu.
  • Parte hartzen duten ikastetxeek eta erakundeek konpromisoa hartzen dute Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatzeko, jarduera honetan parte hartuko dutela jakinarazten edo zabaltzen dutenean

Informazioa

  • Antolatzailea: Alkatetzaren, Erakunde-Harremanen eta Berdintasunaren Saila, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua.
  • Laguntzailea: Fundación Pluralismo y Convivencia(Beste leiho batean irekiko da) eta Deustuko Giza Eskubideen Institutua.
  • Kontaktua: Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua, 945 16 20 23/ bizikidetza.convivencia@vitoria-gasteiz.org

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.