Autismoari buruzko prestakuntza eta sentsibilizazio -hitzaldiak - Udaleko Hezkuntza Jarduerak -
2024-2025 Ikasturtea / Gaia: Bizikidetza eta Aniztasuna
Deskribapena
Prestakuntza eta informazio hitzaldiak dira, Autismoaren Espektroko Nahasteak (AEN) dituzten pertsonekin lan egiten duten edo harremanetan dauden taldeei autismoaren berri emateko. Pertsona horien errealitatea eta haien beharrak ezagutaraztea da helburua, baita elkartearen funtzionamendua erakustea ere, bere helburu nagusiak hauek direlarik: ikusgarritasuna, sareko lana eta kolektibo horren bizi-kalitatea hobetzea, diagnostikoak areagotzen ari diren unean.
Ikasgelan parte hartzeko dinamikak planteatzen dira.
Baloreak
Ekitatea, inklusioa eta erantzukizuna
Helburuak
- Autismoari buruzko prestakuntza eta informazioa ematea.
- Ikasgeletan irakasleentzako ekintza eta ezagutza erraztea, ikaslearen egunerokotasunean eragina duena.
- Errealitatea ikasleei hurbiltzea garrantzitsutzat jotzen diren kasuetan.
- Autismoa duen seme-alaba duten familien errealitatea ikastetxeko beste gurasoei hurbiltzea eta harekiko enpatia sortzea.
Hartzaileak
Lehen Hezkuntzako 6. maila, DBH, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoa, Batxilergoa eta beste kolektibo batzuk. Irakasleak. Guraso Elkarteak.
Antolakuntza
- Lekua: ikastetxeetako ikasgeletan eta guneetan egingo da.
- Egutegia: eskaera onartu ondoren, ikastetxearekin data eta ordutegia adostuko dira.
- Iraupena: ordu bat edo ordu eta erdiko saioak, betiere talde eskatzailearen prestasunaren arabera.
- Hizkuntza: gaztelania.
Parte-hartzeko baldintzak
- Izen-ematea: izena eman behar da. Epea maiatza arte egongo da zabalik.
- Ordainketa: ez.
- Oharrak: eskuragarri dauden saioak baino talde gehiago inskribatzen badira, Autismo Araba Elkarteak haiek esleitzeko irizpideak ezarriko ditu .
- Parte hartzen duten ikastetxeek eta erakundeek konpromisoa hartzen dute Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatzeko, jarduera honetan parte hartuko dutela jakinarazten edo zabaltzen dutenean.
Informazioa
- Antolatzailea: Autismo Araba Elkartea
- Laguntzailea: Alkatetzaren, Erakunde-Harremanen eta Berdintasunaren Saila, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua.
- Contacto: Natalia Rojo /688 711 275/ gerente@autismoaraba.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.