Udalaren hezkuntza jarduerak - Belaunaldien artekoa: Haur bat argazki bakoitzaren atzean

Hiria Ezagutzea

2024-2025 Ikasturtea / Gaia: Hiria ezagutzea

Izena eman online

Deskribapena

Belaunaldi arteko lan-proposamen bat da: harremanetan jarriko dira haurrak eta BIZANeko adinekoak, eta bakoitzaren haurtzaroko argazkiak trukatuko dituzte. Adineko pertsona horiek parte hartzen dute “Istorio bat argazki bakoitzaren atzean” izeneko lantegian, elkarri entzuteko espazio batean. Bertan, etxeko albumetako argazkiak konpartitzen dituzte, eta irudi bakoitzak oroimenera dakarzkien istorio eta pasadizoak kontatzen dizkiete elkarri. Horregatik, pertsona horiek ohituta daude beren bizipenak elkarri transmititzen, baita beren argazkiak aztertzen eta testuinguruan jartzen ere.

Balioak

Elkartasuna, parte-hartzea eta ekitatea.

Helburuak

  • Belaunaldien arteko topaketa eta elkarrekiko ikaskuntza bultzatzea.
  • Haurrak topagune gisa hartuta, elkarri entzuteko jarrera sustatzea, garai bakoitzean (egungoa barne) bizitzaren haurtzaroko bizipenen kontakizunetik abiatuta.
  • Dagokion balioa ematea adinekoek ezagutza transmititzeko duten zereginari, baita gazteengandik ikasteko duten gaitasunari ere.
  • Gazte eta adinekoen artean aurrez ezarritako estereotipoak haustea.
  • Hiriaren historia hurbila hobeto ezagutzea, lehengo garaietan protagonista izan zirenen eskutik.

Hartzaileak

Derrigorrezko Lehen Hezkuntza (5. eta 6.mailak).

Antolaketa

  • Tokia: ikastetxea eta BIZAN.
  • Egutegia: 2025ko urtarriletik maiatzera.
  • Ordutegia: Ostiraletan 11:30-13:00.
  • Iraupena: 2 saio. Ordu eta erdi bakoitzeko.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: ikastaldea.
  • Garraioa: ez.
  • Hizkuntza: gaztelania.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Ordaintzekoa: ez.
  • Oharrak: eskaera-kopuruak programaren ahalmena gaindituz gero, Gizarte Politiken Sailak ezarriko ditu lehentasunak zehazteko irizpideak.
  • Saioetan irakasleek aktiboki parte hartzea eskatzen da, eta ikastetxeak koordinazioan adierazten diren beharrei erantzutea, saioa behar bezala garatzeko.

Informazio gehiago

  • Harremanetarako: Gemma Vidán.
  • Helbidea: Adinekoen Zerbitzua. Gizarte Politiken Saila. Pablo Neruda 7 -01009.Vitoria-Gasteiz
  • Telefonoa: 945 161731 / 161582
  • Posta elektronikoa: gvidan@vitoria-gasteiz.org

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.