2026ko Aste Santua - Turismoa Vitoria-Gasteizen

Ezagutu Gasteiz bere ondare historikoaren, enogastronomiaren eta naturguneen bitartez. Ibili Erdi Aroko txoko paregabeetan zehar, dastatu bertako produktuak eta gozatu hiri-parkeez eta Eraztun Berdeaz.

Bisita gidatuak

Talde bat gida bati entzuten bisita batean, harresiaren hormen eta Goiuri jauregiaren artean.

Ezagutu Goiuri jauregia, hiriaren historiaren lekuko, maketen, errealitate areagotuaren eta beste teknologia eta baliabide batzuen bidez. Paseatu Erdi Aroko Hirigunetik, "Hiri zuriaren isiltasuna" eleberriaren eszenatokiak zeharkatu eta harritu 'Hiri Margotua'-ren horma-irudiekin.

Erosi online(Beste leiho batean irekiko da)

Kultura eta museoak

"Aldapa"-ren zonaldea. Jendea paseatzen eta, atzealdean, Arkupeak eta San Bizente dorrea

XVI. mendetik datorren tradizioarekin, Gasteizko Aste Santuak balio artistiko handiko pausoak dituzten prozesioak biltzen ditu. Urteko sasoi hau egokia da, halaber, Erdi Aroko hirigunean aurki daitezken txoko historikoak, Arabako museoak edo kultur erakusketak bisitatzeko.

Natura eta kirola

Florida Pasealekua. Hainbat pertsona ageri dira, paseoan, zuhaitzez eta landarediz inguratuta.

Gasteizek ingurune natural pribilegiatua eskaintzen du. Gozatu aire zabalean kirola eginez edo hiri-parkeak bisitatuz. Eta ez ahaztu Eraztun Berdeaz, hirian argazki gehien erakartzen dituzten bitxietako batzuk dituena: Salburuko hezeguneak eta haren interpretazio-zentroa, Ataria; Olarizuko Lorategi Botanikoa, eta Armentia.

Enogastronomia, merkataritza eta azokak

Pertsonak El Portalón jatetxearen aurreko terraza batean kontsumitzen.

Gozatu pintxoekin, Arabako Errioxako ardoekin edo Arabako txakolinarekin uztartuta. Ez ahaztu gozoki eta postre tradizionalenak probatzea eta Azoka Plazaren postuen artean galtzea, ezinbesteko bisita bertako produktu eta gastrobarrengatik.

Familia-turismoa

"Akua" Pirata Galeoiko Parkea, itsasontzi itxurako jolas-egitura. Hainbat neska-mutil jolasean ikusi daitezke.

Hegaztiak eta oreinak behatzetik hasi eta parkeetan paseatzera eta ipuinezkoa dirudien Erdi Aroko harresi batera arte, Gasteizek familia osoarentzako plan ugari ditu.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: