Protokoloa. Sexu-Delituen Erregistroa eta Kontratazio Zerrenden Kudeaketa.

Protokoloaren xedea:

Adingabeekin harreman jarraitua dagoen lanpostuetan kontratazioetara iristen diren pertsonek sexu-delituen erregistroan azaldu ez izanaren ziurtagiria badutela kontrolatzeko beharra. 

Udalaren egiturari dagokionez, hauek dira eragindako zerrendak eta profesioak:

- Haurtzaro eta Senitarte alorreko psikologia

- Haurtzaro eta Senitarte alorreko Gizarte Hezkuntza

- Haurtzaro eta Senitarte alorreko Gizarte lana

- Haur Eskolen sareko Haur-hezitzaileak

- Haur eta Lehen Hezkuntzako eskoletako Garbitzaile 1 kategoriako langileak

- Folklore Akademiaren irakasleak

Sinatzen denean jasoko dira agiriak

Otsailaren 28ra arteko epea ezarri da eragindako zerrendetako langileek agiriak aurkeztu ahal izateko. Agiri horiek Herritarrei Laguntzeko bulegoetan eta San Martinen aurkeztu ahal izango dira. Ziurtagiriek kontratazio guztietarako izango dute balioa, denborazko eta legezko mugarik ez dagoen artean. Ziurtagiria gerora aurkeztuz gero, sisteman sartzeko balio-eguna aurkezpena egiten denekoa izango da.

Agirien/Informazioaren Kudeaketa

Dosier pertsonaletik bereizita artxibatuko dira agiriak, horrela agirien eguneratzea erraztu egiten da.

Agiri horiek ziurtapen baten gisa tratatutako dira (IT txartelak edo IOTGZ bezalakoak). Ziurtapena jaso ondoren sisteman idatziko da, eta adingabeekin harreman jarraituko lanpostuetarako hautapena egiteko orduan, Sexu-delituen erregistroan ez egotearen Ziurtapena (SDEEZ17, 2017rako) eskatuko da.

Kontratazio-zerrendetako atalean kontsulta-gai izango da ziurtapen hori bertan agertzen den ala ez. Ziurtapena 2016an aurkeztu dutenei, lanean zihardutelako, ofizioz erantsi zaie 2017ko IOTGZ.

Ziurtapen horiek dituzten pertsonek lehentasuna izango dute halako ezaugarriak dituzten lanpostuetarako kontratazioan. Zerrenda amaituz gero, ziurtapena aurkeztu ez duten pertsonen artean hautaketa egiteari ekingo zaio, baina ezin izango da kontratua hasi harik eta ziurtagiria aurkeztu arte.

Erregistroari buruzko informazioa eta nola lortu ziurtagiria: http://www.mjusticia.gob.es/cs/Satellite/Portal/es/registro-central-delincuentes(Beste leiho batean irekiko da)

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.