Inauteriak - Inauterietako egunak

inauteriak

Ostegun Gizena

Inauterien lehenengo eguna kantuz beterik ospatzen da Gasteizen. Musika Etxeko Udal Folklore Akademiako eta Arabatxo Arabako abesbatzen federazio(Beste leiho batean irekiko da)ko haur abesbatzek dute protagonismoa arratsaldeko lehen orduetatik. Hirian barrena kantuan aritu ohi dira, mozorrotuta, eta bukatzeko abesbatza guztiek batera kantatzen dute, erdialdeko plaza batean (Enparantza Berrian gehienetan).

Inauteri Ostirala

Indarra euskal kultur elkarteak hirigune historikoko eta erdialdeko kaleak girotzen ditu, dantza ikuskizun ibiltaria eskainiz.

Inauteri Larunbata

Gasteizko Inauterietako egun nagusia larunbata da. Tradizioak agintzen duenari jarraituz, Gasteizko Inauterietako jardunaldi esanguratsuena eguerdian hasten da, margolariak ezagunaren soinuak lagunduta tren geltokira iristearekin batera; hain zuzen ere, margolariak hirira Inauteriak ospatzera datozela kontatzen du abestiak.

Ondoren, margolariak Arka plazara abiatzen dira, jai giroan, bertan dagoen Ibiltaria estatuari mozorroa janztera.

Arratsaldean, konpartsen eta karrozen desfilea hiriko kale nagusietan barrena joaten da Iparralde gizarte etxetik abiatuta Florida parkeraino.

Horretaz gain, gau-dantzaldia egon ohi da Enparantza Berrian eta ondoren, batukada talde batek erdi aroko kaleak girotzen ditu.

Inauteri Igandea

Igande goizean berriro egiten da konpartsen desfilea Gasteizko kale nagusietan barrena, eta egun osoa irauten du jai giroak.

Inauteri Asteartea

Arratsaldean dantzaldi herrikoia egiten da Espainia plazan, eta sardina erretzen da. Erostariek, konpartsek eta jaiegunak amaitzen direlako triste dauden pertsonek hartzen dute parte ekitaldian. Hileta martxa batek lagunduta erretzen da sardina, eta horrek ematen die amaiera Gasteizko Inauteriei.

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: