Gazteria – "Konektatzeko prest?" Informazio kanpaina

Konektatzeko prest?

14 eta 20 urte bitartean dituzu, eta jakin nahi duzu zer baliabide dauden Gasteizen gazteentzat?

Orduan, "Konektatzeko prest? kanpaina" interesatzen zaizu. Kanpaina honetan gazteentzako baliabideei buruzko hainbat bideo, auzoetako informazio-standak eta Iphone 11 baten zozketa egin dira kanpainan parte hartu dutenentzat.

Iphone 11 baten zozketa

Abenduaren 1ean, 12: 00etan, Gazte Informazio Bulegoan (Espainia plaza 1, behea) zozketa egin da informazio kanpainan parte hartu eta galdetegia bete duzuen guztion artean.

Irabazlea Maier izan da. Zorionak!!!!!!

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei eta gogoratu gure sare sozialak martxan daudela eta haien bitartzen kontaktatu ahal duzue gurekin eta galderak, iradokizunak, etab.

Instagram3030 twitterfacebook @Vggaztea

Zozketaren oinarriak .

Bideo hauek zuen interesakoak izan ahal dira

Bideo hauetan, interesatzen zaizun informazioa aurki dezakezu: lehiaketak, Instagrameko profilak, aisialdia eta denbora librea, aholkularitzak...

Aholkularitzak: sexualitatea, juridikoa eta psikologikoa
https://www.youtube.com/watch?v=wQ2YqwesZ-w(Beste leiho batean irekiko da)

Gazte Informaziorako Bulegoa
https://www.youtube.com/watch?v=iGvfbeBC83U(Beste leiho batean irekiko da)

Sortzen laguntzen dizugu
https://www.youtube.com/watch?v=Z3JbiW6ZAhs(Beste leiho batean irekiko da)

VitoriaGazteok
https://www.youtube.com/watch?v=2g9ILPIRfpA(Beste leiho batean irekiko da)
Aisialdirako programak
https://www.youtube.com/watch?v=SBJcKXDyTTM(Beste leiho batean irekiko da)

Non egon gara?:

Urriaren 22tik azaroaren 27ra Gasteizko hainbat gune eta auzotan izan gara.

Urriak 22. Erdialdea (Andre Maria Zuria, Espainia plaza, Fernández de Piérola Apezpikuaren lorategiak).

Urriak 23. Lakua-Ibaiondo (padeleku gunea eta parkour parkea -Girona kalea-, Galeon gunea eta Zumaia plaza).

Urriak 30. Salburua (Martxoak 8 etorbidea -komisariaren atzeko parkea-, Aranzabela pilotalekua, Gabriela Mistral futbol zelaiak).

Azaroak 6. Zabalgana (Mariturri eta Skate Park futbol zelaiak -Unesco etorbidea-).

Azaroak 13. San Martin (Miguel de Unamuno, Skate Park eta futbol zelaiak).

Azaroak 20. Lakua-Ibaiondo (padeleku gunea eta parkour parkea -Girona kalea-, Galeon gunea eta Zumaia plaza).

Azaroak 27. Alde Zaharra eta Iparraldeko Parkea (Santa Maria plaza, Etxauri plaza, Iparraldeko parkea).

Antolatzailea: Gasteizko Gazteria Zerbitzua

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.