Seme-alaben babesgabetasuna eragiten duten bikote-haustura gatazkatsuak prebenitzeko gida argitaratu da
2021eko urriaren 19an argitaratua
“Banantze- edo dibortzio-egoeran dauden gurasoentzako gida. Nola jokatu seme-alabekin” gida(pdf) argitaratu da. Haur eta nerabeen babesgabetasuna sor dezaketen haustura gatazkatsuak prebenitzen laguntzea du xede.
2017ko Gasteizko haur eta nerabeen egoerari buruzko ikerketa-diagnostikoan jasotakoaren arabera, gero eta gehiago dira adingabeko seme-alabak dituzten bikote-hausturak, eta banaketak gatazka-faktore garrantzitsuak izaten dira. Eskuragarri dauden azken datuen arabera, hausturen % 56a adingabeak dituzten familietan gertatzen da.
35 orrialdeko gida honek haustura guztietan egon beharrezko urrezko hiru arauak ditu abiapuntu:
- Seme-alabak ez dira dibortziatzen.
- Seme-alabek aitaren eta amaren beharra dute eta, beraz, ez dira gatazkaren erdian jarri behar.
- Anai-arrebek elkarrekin bizitzeko eta hazteko eskubidea dute.
Banantze- edo dibortzio-egoeran dauden gurasoentzako gidan jasotzen denez, bikotea hautsita ere, seme-alaben eskubidea da guraso-figurekin harremanetan jarraitzea; baita gurasoen eskubide eta beharra ere. Era berean, aitona-amonekin ere harremanetan jarraitzeko eskubidea dute, gurasoen harremana amaitu bada ere.
Orobat aztertzen dira banaketaren aurren haur eta nerabeen egokitzapen psikologikoan eragiten duten faktoreak, eta bikote berrien zeregina.
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.