Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak lan-arlo hauek jorratzen ditu:
Zerbitzuaren zeregina hiriari eta Udalari tresnaz hornitzea da, zenbait kolektibo aniztasunaren inguruan -dela funtzionala, ideologikoa zein kulturala- sentiberatu, ikusarazi eta partaidetzan inplikatzearen bila, betiere aniztasuna hiria dinamismoz, berrikuntzaz eta sormenaz (hots, aniztasunaren kulturaz) janzten duen balio gisa onartu eta aintzatesteko testuinguru baten baitan.
Pertsona guztiak gara anitzak -zentzu bakar batean baino gehiagotan-, kontresankorrak zentzu askotan, eta desberdinak gure artean; hori oinarri hartzen badugu, elkarbizitza harmoniatsu, emankor eta esker onekoa eraikitzeko urratsak eman ahalko ditugu. Abiapuntu gisa, elkarbizitza ikasi egiten dela ulertzen dugu, egintza borondatezko eta kontzientea dela, bai eta batez ere guztion artean ehuntzen ditugun adostasunak garatzearen eta praktikara eramatearen emaitza dela.
Bizikidetza eta Aniztasun Atala 2015eko uztailean jaiotzen da eta Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Sailaren baitan dago.
2016ko martxoaren 21ean, Gasteizko Udala osatzen duten alderdi politiko guztiek, izenburu honekin: "Gasteiz, bizikidetza-hiria. Gasteizen bizikidetzaren aldeko konpromisorako akordio politikoa" izeneko printzipio-adierazpena aurkeztu zuten publikoki. Bertan adostutako konpromisoen artean, honako hauek daude:
Erakunde-adierazpen hori aniztasunean oinarritutako bizikidetzaren aldeko apustu irmoa eginez amaitzen zen, bide-orri hartuta Bizikidetza eta Aniztasun Plana, zeina 2018ko urtarrilaren 24an aurkeztu baitzen Europa biltzar jauregian.
2019ko martxoaren 21ean, Arrazagatiko Diskriminazioa Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela baliatuz, Gasteizko Udalak udal-zentroak 'Diskriminaziorik gabeko Guneak" izendatu ditu. Horretarako, 45 udal zentrotan xaflak jarri ditu Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 1. artikuluan oinarritutako testuarekin.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.