Ongizate guneak Zabalganeko eta Salburuko elkartze aretoetan

Ongizate guneak Zabalganeko eta Salburuko gizarte-etxeetako elkartze-aretoetan dauden guneak dira, auzo horietako osasun-zentroekin elkarlanean.

Bertan, arreta pertsonalizatua jaso dezakezu, gizarte-etxeak zure osasuna hobetzeko eskuragarri dituen jarduerei eta zerbitzuei buruz.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:30era.

Nola funtzionatzen du?

  1. Zure osasun-zentroak gizarte-etxea errezetatzen dizu. Hau da, osasun-zentroko profesionalak errezeta bat emango dizu, zer eremu lantzea komeni zaizun adieraziz: jarduera fisikoa, ongizate emozionala, elikadura, kultura edo topaketa.
  2. Zatoz ongizate gunera zure errezetarekin. Zure gustuetara eta beharretara ondoen egokitzen diren jarduerak edo zerbitzuak aurkitzen lagunduko dizugu.
  3. Jarduerek inskripzioa eskatzen badute, informazio-zerbitzura lagunduko dizugu inskripzioarekin laguntzeko.
  4. Ez al duzu errezetarik, baina aholkatzea nahi duzu? Hurbildu besterik ez duzu egin behar.
https://www.youtube.com/watch?v=nsxztPKn3hc(Beste leiho batean irekiko da)


Kontaktua

Salburua Gizarte-Etxea: 945 16 16 16, luzapena 4907.

Zabalgana Gizarte-Etxea: 945 16 16 16, luzapena 4929.

Elkartze-aretoei buruzko informazio gehiago.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.