Rafael Gutiérrez Benito orotzaipenean
Rafael Gutiérrez Benito joan den 2018ko ekainaren 18an zendu zen, 97 urte zituela. Gasteizko Udaleko zinegotzia izan zen 1944ko urriaren 16tik 1945eko abendura arte, Joaquín Ordoño y López de Vallejo alkate zelarik. Orduan aurkeztu zuen mozio bati esker sortu zen Gasteizko Udal Artxiboan egun Argazkilaritza Atala dena. Urte batzuk geroago, 1967an, Gasteizko eta Angulemako udalen arteko bitartekaria izan zen, bien arteko senidetzea xede. Horiei dagozkien dosierretan jasotako agirietako batzuk aurkezten ditugu, omenaldi xume gisa.
-
AMVG A-1-30
Argazkien artxiboa sortzeko mozioa. (1945.03.24). -
AMVG 37-030-1
Angulema hiriarekiko senidetzea. (1967.03.21).
Eskela prentsan
2018/06/22 - El Correo: Rafael Gutiérrez Benito, el médico que remendó a Manolete (Miguel Gutiérrez Garitano)
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.