Herritarren Zientzia – Kontserbazio Programak – Gaueko Tximeletak

Ataria, Salburuko hezeguneen interpretazio zentroa

Herritarren zientzia

Gaueko tximeletak

Gaueko Tximeleten Kontserbazio Programaren bitartez multzo horri buruzko ezagutza areagotu nahi da Vitoria-Gasteizko udalerrian, hartara hain gutxi ezagutzen diren espezie horien populazioen dinamikak ulertzeko nahikoa datu eduki ahal izateko. Tximeleta gautarren espezie horietako askok, gainera, garrantzi ekologiko handia dute, gauean, ilunabarrean edo goizean irekitzen diren loreen polinizatzaile garrantzitsuak baitira.

Ekimen hori sendotzeko, Asociación Zerynthia(Beste leiho batean irekiko da) elkartearen laguntza eta partaidetza izango ditugu.

Apuntatuko naiz: Parte hartu nahi baduzu bidali ezazu korreo bat cienciaciudadana@vitoria-gasteiz.org helbidera

Helburu espezifikoak

  • Gasteizen dauden tximeleta gautarren ezagutza hobetu, zabaldu eta eguneratzea.
  • Herritarrei tximeleta gautarren berri helaraztea, eta kaltegarriak eta nazkagarriak direlako ustea okerra dela ohartaraztea.
  • Beren ugaritasunari eta fenologiari buruzko datuak eskuratzea.
  • Ugarien diren espezien populazio-joeren berri izatea, klima-aldaketarekin nahiz izaera lokaleko beste faktore batzuekin erlazionatzeko. Tximeleta gautarren balioa, bio-adierazle gisa, egunekoena bezain interesgarria da.
  • Espezie mehatxatuei eta babestuei buruzko informazioa biltzea, hala nola Proserpinus proserpina edo Eriogaster catax espeziei buruzkoa.
  • Espezie berrien agerpena detektatzea, espezie inbaditzaileen plaga posibleen aurrean alertagoiztiarra emateko mekanismo bat edukitzeko.

Egutegia

Programa honetarako proposatzen den metodologiaren arabera, urte osoan zehar aldian-aldian hartuko dira laginak, hainbat bider, hil osoan zehar. Astean gutxienez bi bider hartzen dira laginak, nagusiki asteazken eta larunbatetan. Hortaz, hilean zortzi bider hartuko dira laginak, salbu eta bosgarren asteburu bat duten hilabeteetan; halakoetan asteburu horretan ere hartuko baitira.

  • Laginketak astero urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra: Asteazkenetan 8:00etan eta larunbatetan 10:45ean.

Metodologia

Gaur egun bi laginketa puntu daude, bata Atariko patioan eta bestea Olarizuko Jardin Botanikoan. Laginak hartzeko metodoa tranpa finko bat da, gauean sitsak harrapatu eta atxikitzeko aukera ematen duena, hauek hil gabe. Tranpa 65 x 65 x 120 cm –ko mahai bat da, non sitsak erakartzeko merkuriozko baporezko argi bat kokatuta dagoen.

Kaiola hauek Vitoria-Gasteiz Udaletxeko Lantalde Teknikoko kideek piztu eta prestatzen dituzte. Tranpa hauek bigarren etengailu bat dute, fotosentikorra, gaueko orduetan modu automatikoan argia piztu eta eguneko ordu txikietan argitzen duen bezain laster argia itzali dadin. Metalezko inbutuaren bitartez argiak erakarritako sitsak kaiolara erortzen dira eta bertan minik jasan gabe hurrengo egunera arte geratuko dira. Izan ere, tranpa hauen barruan arrautza-ontziak kokatuko dira sitsak askatu arte bertan babesa izan dezaten.

Hurrengo goizean, parte hartzailea tranpako kremaileraz baliaturik tranpa barrura sartuko da sits-aleak atera, hauei argazkiak egin eta identikatzeko. Oso garrantzitsua da parte hartzaileak tranpa lasaitasunez berrikustea ezkutatutako sitsak bilatzeko. Hauetako espezie asko identifikatzea zaila da eta laginketa osteko argazki bidezko karakterizazioa gakoa da identifikatzerako orduan. Argazkiak egin ondoren askatu egiten dira tximeletak.

Ohiko etengailu baten bitartez, laginketa egunetan soilik egoten dira tranpak piztuta eta prestatuta. Laginketarik ez dagoen egunetan, tranpa itzalita eta irekita mantentzen da. Honela, aleren bat sartzekotan, ez da harrapatuta geratuko eta ihes egin ahalko du arazorik gabe.

Laginketa egun bakoitzerako materiala:

  1. Landa-fitxa: Hamar eguneko tartetan aurkitutako espezieak jasotzen dituen dokumentua. Hamer eguneko epe bakoitzean tranpan ibiltzen diren espezieen erritmo fenologikoak ezagutzeko baliagarria da. Bertan, tranparen kokapena, laginketaren data eta detektatutako espezieak idatzi beharko dira, eta bakoitzarentzat banako kopurua eta aleari argazkia atera zaion adierazi beharko da. Banako bakoitzari argazki bat ateratzea gomendatzen da.
  2. Argazki kamera.
  3. Identifikazio-gakoa.
Crambidae familiaren inbentarioa Salburuan

Maiatza eta urria bitartean, Gaueko Tximeleten Kontserbazio Programaren partaideek Crambidae familiako aleak harrapatu beharko dituzte Atariko tranpan, talde teknikoak emango dizkizuen "kriotuen" barruan.

Familia horrek konplikazioak ditu visu bidezko identifikazioan, eta, beraz, harrapatutako aleak biltegiratu egingo dira proba genitala egin ahal izateko.

Prozesu horretan laguntzeko protokoloa:

Laguntza teknikoa

Parte hartzaileek Atarian identifikazioarekin lagunduko dien material bibliografikoa mailegatzeko aukera dute. Baita ere Gaueko Tximeleten Whatsapp taldearen bitartez koordinatzaileari galdetu ahal zaio zalantzarik izanez gero, argazkiak bidaliz identifikazioekin laguntzeko.

Datuen igoera

Herritarren Zientziarako Parteahartzeko Sareak plataforma digital ezberdinak erabiltzen ditu, parte hartzaile guztien datuak modu estandarizatu batean gorde eta ondoren koordinatzaileak datuak analizatzeko. Orkideen laginketen emaitzak iNaturalist webgunean igotzen dira, ordenagailuen webgunearen bitartez: https://www.inaturalist.org/(Beste leiho batean irekiko da), edo mugikorretarako iNaturalist.app aplikazioaren bidez.

Prozesu honetan zehar laguntza izateko protokoloa:

Datuak sartu baino lehen kontu bat sortu behar da datu pertsonalekin. Honela, laginketa bat gauzatzen den guztietan gordeta geratzen da laginketa gauzatzen duenaren izena. Datuak sartzea erraza eta azkarra da.

Aurreko atalean agertzen den protokoloari esker datuak igo ezin badira, cienciaciudadana@vitoria-gasteiz.org posta-helbidean galdetu edo Atarira joan laguntza eske.

Gomendatutako bibliografia

  • BELLMANN, H. (2017) Guía de las Mariposas de Europa. OMEGA. 448 pp. Atarian eskuragarri.
  • HIGGINS, L. G.; RILEY, N. D.; (1981) Guía de campo de las mariposas de España y Europa. (2ª ED.) OMEGA. 452 pp. Atarian eskuragarri.
  • REDONDO, V.; GASTON, F.J.; VICENTE, J.C.; (2015) Las mariposas de España peninsular. Manual ilustrado de las especies diurnas y nocturnas. (2ª ED) Prames S.A. 462 pp. Atarian eskuragarri.
  • TOLMAN,  T.  &  LEWINGTON,  R.  (2002).  Guía  de  las  mariposas  de  España  y  Europa.  Lynx Edicions. 320 pp.
  • Online Moths  and  Butterflies  of  Europe  and  North  Africa  by  Paolo  Mazzei,  Daniel  Morel,  Raniero Panfili. Disponible en: http://www.leps.it/indexjs.htm?SpeciesPages/PseudAbenc.htm(Beste leiho batean irekiko da)

Emaitzen txostenak

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.