Udal Artxiboa - Agiri administratiboak kudeatzeko politika
Gasteizko Udalak (edo beste erakunde batzuek, udal jardueraren haritik) 1181az geroztik sortutako agiriak gordetzen, antolatzen, deskribatzen, kontserbatzen eta ezagutzera ematen ditu Pilar Aróstegui Udal Artxiboak.
Edukiei, zerbitzuei eta horietara sarbidea izateko moduari buruzko informazioa ematen da Udalaren webgunean, Artxiboak herritarrei eskaintzen dizkien atal hauetako bakoitzean:
- Atal Historikoa
- Atal Administratiboa
- Atal Grafikoa
- Historiaren Ikerkuntzarako eta Gai Lokalak Aztertzeko Liburutegia
Alkatearen 2014ko maiatzaren 23ko dekretu baten bitartez onetsi zen Gasteizko Udaleko Agiri Administratiboak Kalifikatzeko Batzordearen Antolakuntza eta Funtzionamendu Zuzentaraua, eta batzorde horren egitekoa da agiri administratiboak kontserbatzeko, horietara sarbidea izateko eta deuseztatzeko irizpideak zehaztea. Euskadiko Dokumentuak Balioesteko eta Aukeratzeko Batzordea gomendatzen ari den administrazioaren serieen balioespenak Udaleko dokumentazioan aplikatu eta egokitzeko prozesua abian da gaur egun.
- Alkatearen Dekretua, 2014ko maiatzaren 23koa, zeinen bitartez Gasteizko Udaleko Agiri Administratiboak Kalifikatzeko Batzordearen Antolakuntza eta Funtzionamendu Zuzentaraua onetsi baitzen.
- Agiriak ebaluatzeko eta hautatzeko irizpide orokorrak (COVASED)
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.