Trafikoari buruzko informazioa

Gasteizko trafikoari eta garraioari buruzko ataria. Orri hauen bidez trafikoaren egoera kontsultatu daiteke, baita kameren irudiak denbora errealean ikusi, aparkaleku-plaza libreak kontsultatu, TAOri buruzko informazioa jaso, etab.

CIVITAS ekimena

Eduki hauek Europako CIVITAS ekimenaren babespean gehitu dira, betiere Gasteizko Udalaren Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planaren ildo estrategikoekin bat etorriz.

CIVITAS europar programaren xedea hiriei hiri-garraio iraunkor, garbi eta ekonomikoak sustatzen laguntzea da, politika eta teknologia anbiziotsu eta integratuen araberako neurri-multzoak abiarazi eta ebaluatuz.

CIVITAS ekimena 2002an hasi bazen ere, Gasteiz 2008an sartu zen bertan, CIVITAS PLUS izeneko fasearen baitan, Europako beste 24 hirirekin batera. Gasteiz CIVITAS-MODERN (MObility, Development and Energy use ReductioN) proiektuaren barruan dago. Proiektu hau hiriko mugikortasunarekin zerikusia duten hainbat neurri ezartzen laguntzen ari da. Neurri horietako bat da, hain zuzen ere, esku artean dugun trafikoa kudeatzeko sistema abiaraztea.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.