Mendebaldearen ondoan dagoen udal lurzatia irekitzea auzoarentzat
Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.
Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean Leku-Eder guraso elkarteak aurkeztutako proposamena.
Eremua: Aisialdirako eta topaketarako guneak
Auzoa(k): Arriaga-Lakua
Gutxi gorabeherako kostua: 300.000 €
Zertan datza?
Gaur egun hesiz inguratuta dagoen Mendebaldea ikastetxe ondoan dagoen udal titulartasuneko orubea oso egoera utzian, txarrean eta auzoarentzat itxita dago. Leku itxi eta arriskutsua izatetik Lakuako biztanleriaren zati handi batek probetxu ateratzeko leku zabal eta balioanitzean bilakatzean datza proposamena;intergeneralitatea bultzatuz, eta gizartearen adin tarte ezberdineko taldeek behar dituen kanpo espazio ezberdinak leku berdinean batuz, auzoko elkargunea izatea lortuko litzateke.
- Zeintzuri zuzenduta? Pertsona nagusiak (kirol parkea eta sozializatzeko gunea); gazte eta nerabeak (aterpe handi batean, elkartzeko gune bat sortuz. Institutua bertan dagoela kontutan izanik, inguruetan egoten dira espazio konkretu bat izan gabe. Asteburuetan Toki Eder ikastolako patioan sartuz eta bertan zikinkeriak utzi eta apurketak sarritan ematen direla jakinda, hau sahiesteko, nerabeentzat sozializatzeko gune apropos bat sortuz); umeak (elementu naturalak dituen parke -zona de esparcimiento bat sortuaz, bertan dauden zuhaitzak aprobetxatuz jolasteko gune, egoteko, esperientzia sentsorialak izateko gunea sortuz. Lakuako biztanleria guztiak aprobetxatuko lukeen espazio irekia eta inklusiboa bilakatuz.
- Inguruan infraestrukturarik eza dagoela kontutan hartuz, gune ezberdinak sortu (aterpe handiaren beharra, egurrezko mahaien beharra, sozializatzeko guneak sortuz, nagusienek kirola egiteko txokoak; umeei parke naturalak eskeini).
- Jardin botanico edo/eta belar aromatikoen gunea sortuz, dauden arbolak aprobetxatu eta ekologia sustatuz
Non egingo litzateke?
Lakua auzoko, Mendebaldea ikastetxe ondoan dagoen udal titulartasuna duen orubean.
Zer ekarpen egiten du?
Auzoarentzat itxita dagoen orube zabala bilakatzea. Arriskuz beteta dauden guneak ekiditea.
Aire librean egin daitezkeen ekintzak sustatzea. Pandemia garaiak beharrizan ezberdinak sortu ditu: eskolaz kanpoko orduetan eskoletako patioak itxita egoteak familiak egoteko espazio falta izan dute inguru honetan. Era berean, eskola orduetan burbuilak bermatzeko espazio gehiago behar izateak, arazoak sortu ditu inguruko ikastetxeetan. Horregatik, elkarguneak sortzeko lekua bilakatzea egokia litzateke, probetxuzko zona bat bihurtuz.
Udaletxeak antolatzen dituen hainbat ekintzetarako (kontzertuak, antzerkiak...) oso aproposa izan daitekeen espazio irekia eta dinamikoa sortzea, auzoari bizia emanez eta nortasuna sortuz.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.