Bizikleta erabilien biltegia eta konponketa-gunea

Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.

Vitoria-Gasteiz Hobetuz banaka aurkeztutako proposamena (proposamen bateratua).

Eremua: Gasteiz Green

Gutxi gorabeherako kostua: 20.000 €

Zertan datza?

Bizikletak eta bere osagaiak berreskuratzeko eta haien balioa nabarmentzeko ekipamendu baten ezaugarriak eta kudeaketa-eredua zehazteko azterlana egin. Dibertsitate funtzionala duten pertsonen kokagune okupazionala gaitzea proposatzen da.

Ekipamendu baten ezaugarriak eta kudeaketa-eredua definitzea, aniztasun funtzionala duten pertsonak gizarteratzearen eta laneratzearen bidez dimentsio soziala txertatuko duen bizikletak berrerabiltzearen eta birziklatzearen inguruan sentsibilizatzeko helburuarekin.

Ekipamendu horrek jendearentzat irekita egon behar du, bizikletak uztetik datozen hondakinak balorizatzeko, dibertsitate funtzionala duten pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko, eta hiriko bizikletaren kultura sustatzeko.

Horretarako, bizikletaren mekanikako tailerrak programatuko dira, eta herritarren eskura jarriko da tailer bat, herritarrek, espezialista baten laguntzarekin, bizikleta prest jartzeko edo konpontzeko aukera izan dezaten.

Proposamena herritar guztientzat eskuragarri egon dadin, jendearentzat zabalik dagoen gunean jasotako osagaiak (Udaltzaingoaren gordailutik, dohaintzetatik eta/edo jasotako bizikleten zatiketatik datozenak) doakoak izango dira, hilean osagai bat gehienez ere.

Non egingo litzateke?

Poligono batean kokatzea litzateke egokiena, ahal dela hiritik ez oso urrun. Artapadura kaleko 7. zenbaki inguruan dagoen udalaren lonja adibidez.

Zer ekarpen egiten du?

Batez ere berrerabilpena.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: