Salburua jangarria, hiri-baratzeak
Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.
Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean Salburua Burdinbide auzo elkarteak aurkeztutako proposamena.
Eremua: Gasteiz Green
Auzoa(k): Salburua
Gutxi gorabeherako kostua: 300.000 €
Zertan datza?
Jangarrik auzoan leku publikoak sortzea sustatzen du, hiri-nekazaritzarekin lotutako aisialdi-jarduera osasungarriak sustatzeko eta, hala, bertan bizi diren pertsonen/elkarteen parte-hartzea eta kohesio handiagoa lortzeko.
Jasangarrik topagune berri bat sortu nahi du, azpiegitura berdearekin lotutako hiri-periferiako nekazaritza-proiektu baten inguruan.
Proposamenaren bidez, Udalaren jabetzako lurzati bat egokitu nahi da, Gasteizko HAPOn ekipamendu generiko gisa zehaztuta dagoena. Hiri-ortuek gizarte-balio garrantzitsua dute parte-hartzaileen artean; izan ere, denbora bertan igarotzeko aukera ematen diete, harreman berrien ehun bat sortzen laguntzen dute eta bizi-kalitatea hobetzen dute, jarduera fisikoaren bidez.
Era berean, ingurumen-balio handia dute hiriarentzat, berdegune publiko berriak bihurtzen direlako (horietan ortua da protagonista) eta lurrarekiko kontaktua errazten dutelako.
Non egingo litzateke?
Jangarriren ikuspuntutik, auzoan hainbat kokapen baloratu ditugu, proiektua bideragarri izateko faktore ugari kontuan hartuta (hirigintzarekin, gizartearekin eta ekipamenduarekin lotutako faktoreak…). “Gasteizko Azpiegitura Berdea 2014” dokumentuan planteatzen diren lurzati potentzialak eta kokalekuak aztertu ondoren, interesgarria iruditzen zaigu Arkaiateko 12. sektorean EM-7 ekipamendu generikoko tokiko sistema gisa (6.471 m2) egindako 8. aldaketan kalifikatutako lurzatia egokitu ahal izatea.
Arabako Foru Aldundiaren katastroaren arabera, honako hauek osatzen dute EM-7 lurzatia: 804 lurzatiak (4.766 m2) eta hari erantsitako 805 (2.154 m2) lurzatiak, Arkaiabidea kalearen eta Dolores Ibarruri Gomez kalearen artean dagoenak.
Jangarritik bi lurzatiak iruditzen zaizkigu egokiak, proiektatutako eraztun berdean eta Gasteizko Udalak etorkizunerako proposatu dituen hiri-ortuetan sartzeko aukera ematen dutelako.
Zer ekarpen egiten du?
- Hiri-eremuak erabilera publikorako berreskuratzea, udalerriko paisaiari aniztasuna emanez
- Pertsonen aisialdirako eta olgetarako leku bat eskaintzea
- Herritarren parte-hartzea sustatzea
- Bioaniztasun-guneak sortzea
- Laborantzarako ingurumen-praktika egokiak sustatzea: hondakinen kudeaketa, ura aurreztea, nekazaritza ekologikoa, nekazaritza tradizionalaren erabilerak eta ohiturak berreskuratzea, eta abar
- Ortuen izaera hezitzailea eta ludikoa sustatzea
- Ingurune naturalaren eta giza jardueren arteko harremanak sortzea eta baloratzea
- Elikadura osasuntsua eta ohitura-aldaketa osasungarri eta jasangarriagoak sustatzea
- Ingurumena gehiago ezagutu eta errespetatu dadila sustatzea
- Belaunaldien arteko eta kulturen arteko harremanak eta elkartrukea sustatzea
- Elkarte-ehunaren jarduera sustatzea
- Herritarrak tokiko produktuen eta produktu ekologikoen ekoizpenaz eta kontsumoaz kontzientziatzea, eta udalerriko nekazaritzako elikagaien estrategian aurrera egitea
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.