Haurrentzako jolas-guneak Judimendi parkean
Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.
Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean talde batek aurkeztutako proposamena.
Eremua: Asialdi eta topaketarako guneak
Auzoa(k): Judimendi
Gutxi gorabeherako kostua: 300.000 €
Zertan datza?
Judimendi parkean dagoen haurrentzako jolas-gunea eraberritzea eta zabaltzea, estalitako eremu bat jartzea barne, bertan eserlekuak jarrita euria egiten duenean adinekoek non bildu izan dezaten. Gaur egun, parkeak ez du herritarrei egokitutako zerbitzurik, egoera txarrean eta baztertuta daudelako.
Gainera, hiriaren euri-tasa altuak ez du aukerarik ematen urteko une askotan erabiltzeko. Bidegabea da auzoko haurrentzat esaterako Salburuan bizi direnekin alderatzen baditugu, haiek bai baitute zerbitzu hori.
Non egingo litzateke?
Judimendiko parkea.
Zer ekarpen egiten du?
Judimendi auzoko haurrek eta adinekoek parkeaz gehiago eta hobeto gozatzeko aukera izango dute.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.