Hockey linean aritzeko pista aire librean
Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.
Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean StreetHockey Gasteiz kirol kluba aurkeztutako proposamena.
Eremua: Asialdi eta topaketarako guneak
Gutxi gorabeherako kostua: 85.000 €
Zertan datza?
Aire zabalean lineako hockey-pista bat eraikitzea proposatzen da.
Gasteizen futbol- eta saskibaloi-kantxa asko daude, baita beste kirol-modalitate batzuetarako ere, baina ez dago hockey-pistarik.
Horregatik, kirol hori egin nahi duenak futbol- edo saskibaloi-kantxetara joan behar du, baldintza egokiak ez bete arren. Zorua ez da egokia, ez dute perimetro-hesirik eta ez dago hockey-aterik.
Gainera, leku horietan hockeyean jokatzea arriskutsua izan daiteke inguruan dabiltzan oinezkoentzat. Hockeya kirol minoritarioa izanik, aire zabalean horrelako pista bat izateak kirol hori sustatzen lagunduko luke. Dagoeneko hockeya egiten duten kirolariez gain, patinak dituzten guztiek ere erabili ahal izango lukete, eta, bide batez, kirol horretan hasi ahal izango lirateke.
Non egingo litzateke?
- Leku hauetan gaitu ahal izango litzateke:
- Lakuako patinodromoaren barrualdean.
- Saskibaloi-kantxan, Simon Bolivar plazaren ondoan.
- Baldintza egokiak betetzen dituen beste edozein lekutan.
Zer ekarpen egiten du?
Gaur egun ezinezkoa da kalean hockeyean ibiltzea. Kalean pista bat gaituz gero, haur asko kirol hori egiten hasiko lirateke, eta beste aukera bat izango litzateke kirol nagusiak gogoko ez dituzten haurrentzat.
Horrela, gaur egun dauden kirol-aukerak zabalduko lirateke, eta kirol minoritario hori sustatuko litzateke.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.