Adurtza parkea birgaitzea
Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.
Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean pertsona batek bere izenean aurkeztutako proposamena.
Eremua: Asialdi eta topaketarako guneak
Auzoa(k): Adurtza
Gutxi gorabeherako kostua: 160.000 €
Zertan datza?
Adurtza parkea eta ingurua birgaitzeko proposamena. Beti izan da adin eta kultura guztietako jendeak asko erabili duen eremu bat. Auzoa aldatu egin da eta garaietara egokitu da; gaur egun, hainbat kultura eta jatorritako haurrak eta adinekoak ikus daitezke elkarrekin bizitzen eta espazio hori partekatzen.
Parkea berritzea eskatzen dut (saskibaloiko saskiak eta ping pongeko mahaiak mantendu egin beharko liratekeela uste dut, asko erabiltzen baitira). Zati bat estaltzea plantea liteke, euritik eta eguzkitik babesteko.
Eremua erabat birgai daiteke eta parkeko naturan integratuta egongo diren jolas-gune gehiago sortu. Uste dut egungo egoera hobetuko litekeela irizpide jasangarriekin eta ingurumena babestuta.
Non egingo litzateke?
Adurtza parkean (Zumakadi ibilbidea, 92) eta haren inguruan.
Zer ekarpen egiten du?
Parkea eta ingurua. Oso hondatuta eta zahartuta daude. Ingurutik buelta bat eman eta zer egoeratan dagoen egiaztatu besterik ez dago. Jolas-eremua zaharra da, eta modernoagoa eta irisgarritasuneko eta aniztasun funtzionaleko premietara egokitzen den beste bat jar liteke bertan (parkeko beste eremu batzuetara ere zabal liteke). Zuhaitz-eremua oso ilun eta abandonatuta dago, eta ez da oso erakargarria erabiltzeko eta gozatzeko.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.