Zabalparkeak: aisialdi inklusiboko espazioak dituen gune bat sortzea Zabalganatik Mariturrira

Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean pertsonak batek bere izenean aurkeztutako proposamen hau, 771,1 puntu lortuz, hautatua suertatu zen.

Proposamena aisialdi-eremuak areagotzeko premian oinarritzen da, guztiok erabili ahal izateko eremuak, erabiltzaileen adina eta inguruabarrak denak direla, nerabeek bereziki. Harreman pertsonalak sustatu eta garatu ahal izateko guneak dira. Eta batez ere inklusiboak, aisialdi-eremu horiek erabiltzeko orduan dibertsitate funtzionala eragozpen bat izan ez dadin.

Helburuak:

  • Dibertsitate funtzionala duten adin guztietako pertsonei erantzutea.
  • Auzoko nerabeei erantzutea, elkartzeko eta aisialdirako gune bat izan dezaten.
  • Eremuen irisgarritasunari lehentasuna ematea, pertsona guztiek erabiltzeko aukera izan dezaten.
  • Dibertsitate funtzionala duten haurren familiekin zein nerabeekin biltzea, prozesu osoan eta diseinuan parte har dezaten. Azken puntu hori funtsezkotzat jotzen dugu, eremu horiek objektiboki funtzionalak izan daitezen.

Eremua: Aisialdirako eta topaketarako guneak

Auzoa(k): Zabalgana

Gutxi gorabeherako kostua: 300.000 €

Proiektuaren jarraipena

Lizitazioaren egoera: Esleituta

Txostena: 2023/CO_SOBR/0066(Beste leiho batean irekiko da)

Aurrekontua: 299.999,99 € (BEZ barne)

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: