Batan ibaiaren ibilbidea garbitzea eta egokitzea

Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.

Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean Gurebatan auzo-elkarteak aurkeztutako proposamena.

Eremua: Asialdi eta topaketarako guneak

Auzoa(k): Mendizorrotza

Gutxi gorabeherako kostua: 300.000 €

Zertan datza?

Proposamenaren bidez, Salbatierrabide eta Zumabide kaleen arteko zatia garbitzea eta egokitzea eskatzen da, baita Tortilla Mendia eta haren ingurua ere (Mendizabala kalera jaisteko bidean). Horretarako, honako lan hauek egin beharko lirateke:

  • Hondakinak kentzea (bertan behera utzitako eraikinen hondarrak kentzea) - Sastrakak kentzea eta bidea garbitzea.
  • Ibaiertzean ingurumen-arloko jarduketak egitea. Bertako flora eta fauna berreskuratzea.
  • Osakidetzako euri-uren hodien irteera ezabatzea (edo gehitzea).
  • Pasabide "lagunkoia" eta ingurumenaren aldetik bateragarria egitea, Salbatierrabide kalea zeharkatzen duen zatian (zubia).
  • Informazio-puntua instalatzea pilategien historia deskribatzeko… Balio eta ezagutza handiko puntua. Puntu horrek Wi-Fi konexioa izan beharko luke, herritar guztientzat eskura egon dadin (QR kodearen bidez audioa entzuteko aukera, besteak beste).
  • Gaur egungo haurren jolas-gunea berritzea (Tortilla Menditik Mendizabalara jaisteko bidean).
  • Tortilla Mendian hiri-altzariak, jolasak eta abar instalatzea, herritarrentzako parke gisa egokitzeko.

Non egingo litzateke?

Batan ibaiertzeko ibilbidea Batan+Vivo proiektuan sartuta dago. Proiektu horren helburua da auzoko herritarren artean parte-hartzea eta elkarlana sustatzea, Gasteizko ingurunea hobetzeko. Ibaiaren Ezkerraldean jardutea proposatzen da (Osakidetzako bulegoekin eta Las Nieves Ospitalearekin egiten du muga), gaur egun bertan behera utzita baitago. Ezinbestekoa da ibaiaren gaineko zubian jardutea,

Salbatierrabide kalearen bitartez. Pasabide atsegina eta ingurumenaren aldetik bateragarria sortu behar da, Salbatierrabide kaleko errepidean zehar, hala, Batan ibilbidea (Fray Frantzisko kaleko izkinan jaiotzen denetik) parke berriarekin lotzeko.

Ibaiaren eremua berreskuratzeko, Tortilla Mendia eta Mendizabala kalera alderako malda egokitu behar dira (gaur egun zabuak daude bertan). Argazkiak erantsi dira, gaur egun bertan behera utzita dagoela eta ingurumenaren aldetik andeatuta dagoela ikusteko. Proposamen honi erantsi zaio, kokapen-mapa.

Zer ekarpen egiten du?

Batan ibaiertzaren eta Tortilla Mendiko magalen degradazioa geldiarazi nahi dugu. Izan ere, guztiz hondatuta eta abandonatuta dago Gasteizko gune hori. Gaur egun aterpe gisa erabiltzen da (koltxoiak, eserlekuak…), baita kale-zurruterako ere, erantsitako argazkietan ikus daitekeen moduan.

Ibaia berreskuratu eta jarraitutasuna eman nahi zaio pasealeku polit horri, Urak dagoeneko proiektatu duen parke berriraino. Batan ibaiertza eta Tortilla Mendia berreskuratu nahi ditugu, gasteiztarrek gune horretaz gozatzeko aukera izan dezaten, betiere hiriko ingurumena errespetatuz eta indartuz.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: