Maurice Ravelen lorategiko eserlekuetan pergola estalia jartzea

Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.

Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean pertsona batek bere izenean aurkeztutako proposamena.

Eremua: Asialdi eta topaketarako guneak

Auzoa(k): Adurtza

Gutxi gorabeherako kostua: 110.000 €

Zertan datza?

Maurice Ravel Lorategiko eserlekuen eremua pergola batekin estaltzea, horiek erabiltzen dituzten pertsonak eguzkitik eta euritik babesteko, horretarako ahalik eta materialik iraunkor eta jasangarrienak erabiliz (egurra), eta landaredia gehituz.

Non egingo litzateke?

Maurice Ravel Lorategian (Adurtza-San Kristobal: eserlekuen eremuan, iturriaren bi aldeetan).

Zer ekarpen egiten du?

Herritarrek asko erabiltzen duten eremua da, bereziki auzoko pertsona zaharrek, bankuetan esertzen baitira atseden hartzera eta sozializatzera. Gune hori are gehiago erabili ahal izango litzateke eguzkitik eta euritik zertxobait babestuta balego.

Gainera, gaur egungo pandemia-egoeragatik, pertsona askok ezin dituzte erabili edo ez dituzte erabili nahi barruko eremuak, kutsatzeko beldurragatik; hori dela-eta, oso interesgarria litzateke kanpoko eremu hori egokitzea, urtean are egun gehiagotan erabili ahal izateko.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: