Gune berdeak hobetzea, haurrentzako eta nagusientzako gunea Iturritxu - Mendiola bidea - Zumakadi 76
Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.
Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean pertsona batek bere izenean aurkeztutako proposamena..
Eremua: Asialdi eta topaketarako guneak
Auzoa(k): Adurtza
Gutxi gorabeherako kostua: 60.000 €
Zertan datza?
Berdeguneen egoera hobetzea eta eguneratzea, eta haurrentzako eta zaharrentzako jolas-guneak sortzea.
Non egingo litzateke?
Mendiola bideko plazan, Iturritxun eta Zumakadi kaleko 76 zenbakiko berdegunean (ikus erantsitako irudia).
Zer ekarpen egiten du?
- Zumakadi kaleko 76 zenbakian dagoen berdegunea hobetzea (urkiak edo Himalaiako zedroa landatzea), gaur egun oso gutxi erabiltzen baita.
- Mendiola bideko plazan hiri-altzarien hornidura hobetzea, altzariak zaharkituta baitaude. Plaza ez da batere erakargarria; monotonoa da, batere interesik gabea.
- Haurrentzako jolas-gunea sortzea (gertuen daudenak jendez gainezka egoten dira; gainera, plazak eguzki-argiztapen ona du, eta hori bereziki eskertzen da neguan). Mauricio Valdivielso plazakoa oso itzaltsua, hotza eta hezea da, eta ordezko aukera bat behar du.
- Pertsona zaharrek ariketa fisikoa egiteko gune bat sortzea; izan ere, gaur egun Maurice Ravel lorategietan bakarrik dago horrelako gune bat.
Ingurune horretan jende asko bizi da eta BEI ibilgailuarekin lotutako plangintza berriak ditu, besteak beste. Aukera egokia da hiriko gune hori biziberritzeko, eta osagarri ezin hobea, hainbat ikastetxetatik oso gertu dagoelako.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.