San Prudentzio egoitzako lorategia eraberritzea
Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.
Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean pertsona batek bere izenean aurkeztutako proposamena..
Eremua: Asialdi eta topaketarako guneak
Auzoa(k): Alde Zaharra
Gutxi gorabeherako kostua: 30.000 €
Zertan datza?
Eremu horren egoera hobetzea da asmoa, lorategiko koloreak, usainak eta soinuak lasaitasunerako, sosegurako eta erlaxatzeko elementu gisa erabili ahal izateko.
Lorategiak alderdi zaharra naturalizatzen laguntzea nahi dugu, Frantzia kalearen erdian leku baketsua izatea eta Artiumeko plazarekiko lotura erraztea. Lorategi terapeutiko bat bertan bizi direnentzat eta lorategiko erabiltzaileentzat.
Frogatuta dago lorategi terapeutikoek estresa eta mina murrizten dituztela, batez ere lorategiak mugimendua sustatzen badu. Era berean, ongizate psikologikoa errazten du eta pazienteari gaixotasuna onartzen laguntzen dio.
Errehabilitazio-terapiak egiteko giro egokia sortzen du, eta estresa arintzeko leku bat da profesionalentzat. Gainera, analgesikoen eta psikofarmakoen kontsumoa murrizten lagun dezake.
Non egingo litzateke?
San Prudentzio egoitzan, Frantzia kalean (Gasteiz).
Zer ekarpen egiten du?
Lorategiaren egoera hobetzea, lorategi terapeutiko gisa erabili ahal izateko. Lorategiak bi erabilera izan ditzake:
- Erabilera pasiboa:
- Egoitzatik lorategia miretsiz.
- Banku batean bakarrik edo lagunduta eserita, aireaz, eguzkiaz edo itzalaz gozatuz.
- Lorategia hitz egiteko, irakurtzeko edo idazteko gune bihurtuz.
- Lorategia programatutako kontzertuak edo musika-emanaldiak entzuteko gune bihurtuz.
- Erabilera aktiboa:
- Naturaz inguratutako zirkuitu gidatu baten bidez, Alzheimerra duten pazienteen antsietatea murriztuz.
- Alzheimerra eta dementzia duten pazienteekin zentzumen anitzeko jarduerak ahalbidetuz (koloreak eta usainak identifikatzeko ariketak, ukimena, oroimena lantzeko ariketak…) eta zuzendutako ariketa fisikoak eginez (fisioterapia eta terapia okupazionala aire zabalean).
- Familien arteko topaketak sustatuz, testuinguru atsegin batean eta jardueren bitartez (irakurketa partekatuak, meriendak, paseoak…).
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.