Plaza publikoa Done Jakue hiribidean

Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.

Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean pertsona batek bere izenean aurkeztutako proposamena.

Eremua: Asialdi eta topaketarako guneak

Auzoa(k): Judimendi

Gutxi gorabeherako kostua: 300.000 €

Zertan datza?

Done Jakue hiribidearen eta Errekatxiki eta Extremadura kaleen arteko bidegurutzean oinezkoentzako plaza-espazio publikoa sortzea, dagoen biribilgunea kenduta, eta Elorriagako Atearekin jarraitutasuna sortzea.

Non egingo litzateke?

Judimendi eta Arana auzoen artean, Done Jakue hiribidea eta Errekatxiki eta Extremadura kaleen arteko bidegurutzean.

Zer ekarpen egiten du?

  • Hondatuta dagoen Done Jakue hiribidearen irudia hobetzea.
  • Pertsonentzako espazio publiko bat sortzea, espazioa leheneratuta, eta pertsonen arteko harremanak eta auzoko merkataritza-jarduera sustatuta.
  • Salburua auzorainoko eta Elorriagarainoko pasabidea atseginagoa egitea eta oinezkoen eta bizikleten joan-etorriak erraztea.
  • Gune berde gutxi dituzten auzoetan berdeguneak sortzea eta Judimendi auzoan elkarren artean komunikatutako plaza-multzo bat sortzea.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: