Larrein Ur-Parkea: ur eta ibaien parkea
Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.
Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean pertsona batek bere izenean aurkeztutako proposamena.
Eremua: Gasteiz Green
Auzoa(k): Salburua
Gutxi gorabeherako kostua: 300.000 €
Zertan datza?
Larrein Ur Parkearen proposamenaren helburua aisialdirako eta bizikidetzarako espazio ludiko/pedagogiko berri bat sortzea da, Errekaleor ibaiaren ertzen inguruan (Eraztun Berdea). Proposamena da Gasteizko HAPOn ekipamendu generikoko gisa izendaturiko udal-jabetzako bi lursail egokitzea, bereziki ibaien eta uraren balio ekosistemikoarekin lotutako esperientzia berriak sortu ahal izateko. Hori garatzeko, bi udal-lursailak egokitu eta ekipatu behar dira. Haurrei zuzendutako aisialdirako leku bat sortzeko proposamena (Lakuako Galeoi Pirataren Parkearen antzekoa), baina ura eta ibaiak jolaserako eta ingurumen-hezkuntzarako gai pedagogiko gisa erabilita.
Horretarako, beharrezkoa da:
- Ur-parkea diseinatzea.
- Lurra prestatzea eta oinarrizko konexioak jartzea (ura, argia, etab.)
- Beharrezko ekipamendua jartzea.
- Inguruan hesia jartzea.
Non egingo litzateke?
Ibaiak natura-ondarea dira, eta funtzio natural batzuk betetzeaz eta ura emateaz gain, interes komuneko ondasuna eta aktibo ekosoziala ere badira. Salburuako sektoreetan ekipamendu-zuzkidurak modu ekitatiboan banatzeko, auzoan dauden kokapen desberdinak baloratu ditugu, eta, lursail potentzialak aztertu ondoren, interesgarritzat jotzen dugu egindako 8. aldaketan ekipamendu orokorreko tokiko sistema gisa kalifikatutako eta Larreingo 13. sektorean kokatutako EM-5 (15.237 m2) eta EM-3 (6.709 m2) lursailak egokitzea.
Lursailak Antonio Amat Maiz kalearen eta Salburua Bulebarraren ondoan daude, Errekaleor ibaiaren ibai-eremuari atxikita. Errekaleor ibaia Gasteizko mendien eta Salburuako hezeguneen arteko konektore ekologiko nagusia da. Gasteizko Eraztun Berdearen barruan dagoen balio ekosistemiko handiko lekua da. Lursail horiek birnaturalizatzea proposatzen da, egungo lorategiak aisialdirako eta biodibertsitate naturala kontserbatzearen garrantziari lotutako ingurumen-hezkuntzarako gune bihurtuta.
Zer ekarpen egiten du?
Ibaiak natura-ondarea dira, eta funtzio natural batzuk betetzeaz eta ura emateaz gain, interes komuneko ondasuna eta aktibo ekosoziala ere badira. Beharrezkoa da ingurumenari buruzko hezkuntza eta sentsibilizazioa sustatzea, uren arloan, paradigma aldatzeko.
Espazio horiek hobetzeko, ezinbestekoa da horiei balioa ematea eta, batez ere, haietarako sarbide edo hurbilketa jasangarri bat erraztea, haien dinamika naturala ezagutzeko.
Azken hamarkadan, gizarteak etengabe aldarrikatu du Gasteizko eskola-patioak birnaturalizatzeko beharra, belaunaldi berriek naturarekiko harremana berreskura dezaten jolasaren bidez.
Ildo horretan, beharrezkoa da hirietako espazio publikoa eraldatzea jolastokien helburu pedagogikoarekin bat eginez, eskola-ordutegitik kanpo ingurumena gehiago errespetatuko duen gizarte bat sortzeko helburuekin jarraitu ahal izateko.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.