Adurtza ikastolako patioaren irekiera asteburuetan

Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.

Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean Ikasberri Adurtza Ikastolako Guraso Elkarteak aurkeztutako proposamena.

Eremua: Asialdi eta topaketarako guneak

Auzoa(k): Adurtza

Gutxi gorabeherako kostua: 20.000 €

Zertan datza?

Adurtzako AMPA-tik ikusi da nola Adurtzako ikastolaren inguruko auzoetan babestutako instalazio bakarra Hegoalde dela, eta bertan ez dago umeen igerilekurik, eta aukera bakarra da elkartze aretoa, nahiko txikia.

Erdiitxituta, Gardelegiko frontoi txikia dago, eta eguraldi txarra edo eguzki gehiegi egiten duenean beraz, familiek ez daukate aukera handirik. Honez gain, inguruan dauden haurren jolasak ez dira nahikoak. Izan ere, inguruan Olarizuko parkean eta industrialdean ez dago ezer.

Hortaz, piloto edo froga bezala planteatzen den proposamena zera da: asteburuetan, eta ordutegi bat zehaztuz, ikastolan sartzeko aukera egotea. Bertan ume eta gazteentzat hurrengo instalazioak daude: Erdiitxitako frontoia, erdiitxitako kirol anitzeko pista, eta aire librean zabuak, saskibaloi pista eta futboleko pistak.

Non egingo litzateke?

Adurtza ikastolako patioan. Adurtzako ikastola bi zonaldeetan banatuta dago. Alde batetik klaseak ematen diren eraikinak daude, eta bertan jantokia eta zuzendaritza eraikinak kokatzen dira ere bai. Beste alde batean, eta hesi batez banatuta jolasteko zonaldea dago. Bigarren zonalde hau bakarrik hiritarrei irekitzea proposatzen da.

Zer ekarpen egiten du?

  1. Umeek jolasteko toki gehiago izatea Gasteiz hiriko hegoaldean.
  2. Eguraldi txarra egiten duenean edo bero gehiegi egiten duenean, auzokideek aukera gehiago izatea umeekin egoteko. Hirian dauden egiturak gehiago aprobetxatzea, Gasteizko familia guztientzat, adin guztietarako pertsonentzat.
  3. Asteburuetan familiarekin planak egiteko aukera gehiago izatea, patioa gizartearen elkargune puntu bezala bilakatuz.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: