Getaria kalean dagoen haur parkea hobetu eta estaltzea

Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.

Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean pertsona batek bere izenean aurkeztutako proposamena.

Eremua: Asialdi eta topaketarako guneak

Auzoa(k): Lakuabizkarra

Gutxi gorabeherako kostua: 145.000 €

Zertan datza?

Proposamen honen bidez, haurren jolastokia hobetu nahi da, zabu berriak jarrita. Gaur egungoak oso zaharrak dira, eta egoera txarrean eta grafitiekin margotuta daude; klasikoak dira eta ez dira nahikoak. Zoruko kautxua hondatuta dago, altxatuta eta zuloekin. Arriskutsua da haurrentzat, estropezu egin baitezakete, eta txikienek kautxu zatiak eraman ditzakete ahora.

Horren egituratuta ez dagoen jolas-eremu bat proposatzen dut, haurrek autonomia eta garapen handiagoa izan dezaten. Parke erakargarriagoa nahi dugu, zabalagoa, mugimendu eta jolas librekoa: ohe elastikoak, oreka-jokoak, kakoak, egurrezko enborrak, sokak, pneumatikoak eta abar. Zenbait adin, behar eta mugitzeko zailtasunetara egokitutako zabuak.

Instalazioa eta haurrentzako jolasak hobetzeaz gain, parkea kupula edo karpa batekin estaltzea eskatuko nuke, Lakua-Arriagan, Lakuabizkarran eta Sansomendin ez baitago parke estalirik.

Interesgarria izango litzateke haurrek aire zabalean jolasteko gune bat izatea, klimatologia dena dela eta etxetik gertu. Horrela, ez genuke Zabalganako, Salburuako edo autobus-geltoki zaharreko parke estalietara joan beharrik izango.

Non egingo litzateke?

Getaria kalean dagoen haurren jolastokiaren egoera hobetzea izango litzateke proposamena, Ori eta Andia Mendia kaleen artean. Oinezkoentzako leku nahikoa dago parke handiagoa eta zabalagoa egiteko. Eta haurrentzat erakargarriagoa izan dadila.

Zer ekarpen egiten du?

Beharrezkotzat jotzen dut haurrek aire zabalean jolasteko aukera izatea, baita euria egiten duenean ere. Horretarako, oso interesgarria izango litzateke jolas-gune estali bat edukitzea.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: